EH Bilduko diputatuak begi onez jaso du ustelkeriaren aurkako fiskal nagusi ohiaren dimisioa baina esan du ez dela nahikoa. Eta Rafael Catala justizia

ministroaren dimisioa ere eskatu du, “azken finean, bera baita Moixen izendapenaren arduradun nagusia, eta beraz, gertatutakoaren arduraduna”.

Kongresuko kaztearien aurrean eginiko adierazpenetan, Beitialarrangoitiak esan du, ustelkeriaren aurkako fiskal nagusi ohiak Panaman kontu bat izateak

“agerian utzi duela zenbaterainokoa den estatu espainolean eta konkretuki, Alderdi Popularrean dagoen ustelkeria maila”.