EH Bilduren prozesu eratzailearen barruan, barne karguetarako (Mahai Politikoa, herrialdeetako arduradun politikoak eta idazkaritzak) izena emateko epea ekainaren 4ko gauean amaitu zen. EH Bilduren oinarrietatik etorritako ekarpenen ondorioz, prozesu eratzaileko Berme Batzordeak atzo erabaki zuen idazkaritzetarako hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 9ra zabaltzea. Baina Mahai Politikorako plantxa eta herrialdetako arduradun politikorako hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 4an amaitu zen.
Hauek dira aurkeztutako hautagaitzak.

Mahai Politikorako plantxa bakarra aurkeztu da:
- Koordinatzaile nagusia: Arnaldo Otegi (Elgoibar, 1958). Filosofian lizentziatua. Zuzenbide ikasketak ditu.
- Zuzendari nagusia: Gari Mujika (Idiazabal, 1982). Kazetaria. EH Bilduko koordinazio taldeko kidea.
- Programa zuzendaria: Ainhoa Beola (Donostia, 1967). Hizkuntzalaria eta Berdintasun teknikaria. EH Bilduko koordinazio taldeko kidea
- Komunikazio zuzendaria: Koldo Castañeda (Lizarra, 1963). Komunikazio arloan aritua. 2011tik EH Bilduko komunikazio taldeko kidea.
- Barne Antolaketako zuzendaria: Maider Carrere (Donostia, 1982). Historian lizentziatua eta gatazken kudeaketan ikasketak. Eusko Alkartasunako antolaketa eta finantza taldeko kidea.
- Nazioarteko zuzendaria: Josu Juaristi (Azkoitia, 1964). Kazetaria. EH Bilduko eurodiputatua.

Horrez gain, herrialdeetako arduradun politikorako honako hauek aurkeztu dira. Herrialde bakoitzerako hautagaitza bakarra aurkeztu da:
- Arabako arduradun politikoa: Ibon San Saturnino (Gasteiz, 1975). Arkitektua. EH Bilduko instituzio eremuko koordinazio taldeko kidea
- Bizkaiko arduradun politikoa: Asier Vega (Mungia, 1980). Ingurumen-Kimikako goi teknikaria. EH Bilduko batzarkidea Bizkaiko Batzar Nagusietan.
- Gipuzkoako arduradun politikoa: Unai Larreategi (Soraluze, 1979). Diseinu industrialeko ingeniari teknikoa. Soraluzeko EH Bilduko zinegoztia
- Nafarroako arduradun politikoa: Jon Garai (Antsoain, 1978). Administrazio eta merkataritza ikasketak. EH Bilduko aholkularia.

Izen horiez gain, Mahai politikoa osatuko dute:
- Nafarroako Parlamentuko koordinatzailea: Bakartxo Ruiz (Iruñea, 1977). Euskal Filologian lizentziatua eta irakaslea. EH Bilduko nafar parlamentaria.
- Nafarroako Parlamentuko bozeramailea: Adolfo Araiz (Tafalla, 1961). Abokatua. EH Bilduko talde parlamentarioko bozeramailea Nafarroako Parlamentuan.
- EAEko Parlamentuko koordinatzailea: Unai Urruzuno (Ondarroa, 1972). Kooperatibista Danok Bat Groupen. EAEko Legebiltzarreko EH Bilduren talde parlamentarioko koordinatzailea.
- EAEko Parlamentuko bozeramailea: Maddalen Iriarte (Donostia, 1963). Kazetaria. EAEko Legebiltzarreko EH Bilduren talde parlamentarioko bozeramailea.
- Espainiako Kongresua/Senatua ordezkaria: Marian Beitialarrangoitia (Legazpi, 1968). Kazetaria. EH Bilduren bozeramailea Madrilgo kongresuan
- Lau alderdietako ordezkari bana, alderdi bakoitzak izendatua.
- Koordinatzaile nagusiaren idazkaria (boto eskubide gabe)
- Zuzendari nagusiaren idazkaria (boto eskubide gabe)

Mahai Politikorako, herrialdeetako arduradun politikorako eta idazkaritzetarako hautagaitzak ekainaren 12tik 16ra bozkatu ahal izango dira kongresua.ehbildu.eus aplikazioan. Horretarako, beharrezkoa izango da aplikazio horretan izena emanda egotea. Aplikazioan izena emateko epea ekainaren 16an bertan bukatzen da.
Halaber, kongresua.ehbildu.eus aplikazioan aukera dago gaurtik aurrera ekainaren 17an Bilboko Euskaldunan egingo den kongresuan izena emateko. Ekainaren 17ko kongresuan bozkatuko dira: EH Bilduren estatutuak, dokumentu politikoa, Berme Batzordearen osaketa, Kontu Batzordea.