Josu Juaristi EH Bilduko diputatua eta Gabi Zimmer GUE/NGLen presidentea baikor agertu dira
Europako Parlamentuko ezkerreko taldeak azken hiru egun hauetan Donostian egin dituen
StudyDays edo jardunaldien emaitzarekin.

Bere ustez, jardunaldi hauek gailur moduko bat dira, besteak beste gaurkotasunari loturiko
gaiezneztabaidatzen delako. “Europako etorkizunari buruzko eztabaida garrantzitsuenetakoa izan
da, baina baita migrazioari, haustura sozialari, industrializazioari eta enpleguari buruzkoak ere”.
Juaristiren hitzetan, agerian geratu da ezkerra “momentu honek eskatzen duen mailan dagoela eta
alternatiba ere badela”. “Indartuak atera gara gailur honetatik”, esan du.

Denera hogeita hamar bat eurodiputatuk eta 250etik gora pertsonek hartu dute parte jardunali
hauetan. Josu Juaristik esan duenez, “sekula ez da horrenbeste jende hurbildu Study Days
batzuetara eta sekula ez da horrenbeste eurodiputatu izan Euskal Herrian”.

Ildo horretan, EH Bilduko eurodiputatuak Tabakaleran egin dituzten eztabaida ezberdinetan izan
diren Euskal Herriko eta Europako hamabost adituen parte hartzea nabarmendu du. “Balio erantsia
eman diote gailur honi”, esan du.