EH Bilduk, beste lau talderekin batera, Mexicoko gobernuari kazetarien bizitza eta kazetari jarduera askatasunez egiteko bermatu dezala eskatuz bitartekaritza lana egitea proposatu dio Espainiako gobernuari.

Kongresuan aurkezturiko legez besteko proposamenak Nazio Batuen Errelatore Berezia bere herrialdera gonbidatu dezala eskatzen dio Mexicoko gobernuari bertatik bertara ikus dezan zenbateraino ugaldu diren kazetarien aurkako erasoak.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak, profesioz kazetaria bera, elkartasun osoa helarazi die pertsonalki Mexicoko kazetariei.