EH Bilduk Bilboko Euskalduna jauregian egin du bere kongresu eratzailea. 1.000 lagun inguru elkartu dira Bilbon EH Bilduk azken asteetan egin duen prozesu eratzaileari amaiera eman dion kongresuan parte hartzeko. Lehenengo eta behin, azken asteetan eztabaidatu diren Dokumentu Politikoa eta Estatutuak onartu dituzte EH Bilduren oinarriek. Berme Batzordea eta Kontu Batzordea osatuko dituzten pertsonak ere hautatu dituzte.

Horren ostean etorri da zuzendaritza politiko berriaren aurkezpena. Kongresuaren aurretik boto telematiko bidez hautatuak izan diren pertsonen izenak eman dituzte. Era horretara, oinarriek emandako botoen %84arekin hautatua izan da Arnaldo Ortegi koordinatzaile nagusi eta baita ere Mahai Politikoko kide izatera pasa den bere ekipoa. Idazkaritza ezberdinetarako aukeratuak izan diren pertsonak nortzuk diren ere jakin da.

Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek hitza hartu dute eta, biek ala biek, EH Bildu ezkerreko subiranista guztien etxea izateko borondatea agertu dute. Halaber, EH Bildu herri honentzat alternatiba politiko sendoa egiteko konpromisoa azaldu dute.