EH Bilduko koordinatzaile nagusi izendatu izan ondoren, Latinoamerikako hainbat buruzagi politikorekin bildu da Arnaldo Otegi.
Atzo eguerdian, hainbat buruzagirekin batera Rafael Correa Ekuadorgo presidente ohiarekin bazkaldu zuen Otegik. Bertan izan ziren Daniel Caggiani Parlasurreko presidenteordea, Jose Bayardi Uruguayko defentsa ministro ohia, David Choquehuanca Boliviako kantziller ohia eta Gabriela Rivadeneira, Ekuadorgo Alianza Pais indar politikoko idazkai nagusia.
MPPren kongresuaren irekiera ekitaldia
Otegik MPPren kongresuaren irekiera ekitaldian izan zen ere bai. Bertan Pepe Mujikak eta Rafael Correak hitz egin zuten eta EH Bilduko kooordinatzaile nagusia ekitaldiko ohorezko gonbidatuetako bat izan zen.