Bartzelonan gertatutako eraso latzaren aurrean EH Bilduk adierazpen hau helarazi nahi du:

• Lehenik eta behin gure samina adierazi nahi diegu erasoan hilik edo zauriturik izan diren herritarrei eta haien familiei, baita Kataluniako herriari ere.
• Giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan sinesten du EH Bilduk, eta horren alde lan egiten du eta borrokatzen du egunero, Euskal Herrian eta mundu zabalean harremanak dituen herrialde guztietan. Mundu osoan gertatutako giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditugu.