Nazioarteko Hezkuntza Konferentzia egingo du EH Bilduk hilaren 22an, ostirala, Donostiako Iratzar aretoan. Euskal Herrikoez gain, bertan izango dira Finlandia, Herbeerak, Gales, Suedia eta Danimarkako ordezkariak.

Josu Juaristiren arabera, “Europako hainbat herrialdetako kalitatezko hezkuntza ereduak ekarri nahi ditu EH Bilduk Euskal Herrira”. Bere ustez, “hezkuntza gure gizarteetako zutaberik garrantzitsuenetakoa da, garratzitsuena ez bada”.

Euskal Herriaren ikuspuntutik, eurodiputatuak “gure hezkuntza ereduaz hausnartzearen eta eztabaidatzearen beharra” nabarmendu du. “Hezkuntza prozesua bukatzean gizarteak jarritako erronkei aurre egiteko beharrezko tresnak eman beharko lizkie hezkuntza sistemak ikasleei”, esan du.

Maddalen Iriarte izango da Konferentzian

Maddalen Iriarte. Legebiltzarrean dugun bozemaileak emango dio hasiera Konferentziari datorren ostiralean, irailaren 22an, goizeko 10etan Zuatzuko Iratzar aretoan.

Euskal hezkuntza komunitateko ordezkariez gain, bertan izango dira ere bai Mikko Niemela finlandiarra (Vasemmisto alderdiko kidea), Peter Kwint neerlandarra (Herbereetako parlamentuko diputatua), Leanne Wood galestarra (Galesko Asanblada Nazionaleko kidea), Daniel Riazat suediarra (Suediako parlamentuko diputatua) eta Mai Villadsen daniarra (hezkuntzan aditua).

Konferentziak bi zati izango ditu. Lehena, 10:00etatik 13:00etara, ate itxian izango da eta 30 gonbidatutik gora hartuko dute parte. Bigarrenean, ate irekian eta 15:30etatik 19:30etara bitarte, 250 pertsonetik gora hartuko dute parte.