Indar subiranistak Mozal Legea erreformatzeko PNVren propsamena kritikatu du “aldaketa kosmetikoa” dela uste duelako. “Ez da nahikoa, ez du sakoneko aldaketarik proposatzen”, esan du Marian Beitialarrangoitiak.

EH Bilduren bozemaileak azaldu duenez, “Mozal Legea indargabetzeko erarik praktikoena, eraginkorrena, funtsezko elementua izaera errepresiboa izan beharrean ezkubide zibilak defendatzeko izaera izango lukeen lege berri bat egitea litzateke. Zama errepresiboa kentzea, alegia”. Bere ustez, Estatuak “Mozal Legea bezelako legeak erabiltzen ditu salbuespen egoerak aplikatu eta oinarrizko eskubideak urratzeko”. Eta gehitu du “erreforma egin beharrean komenigarriagoa dela legea bera indargabetzea”. Hain zuzen, EH Bilduk aurkeztu duen zuzenketa ildo horretan doala adierazi du Beitialarrangoitiak.

Hau da EH Bilduk estatu mailako lege proposamen bat aurkezten duen lehen aldia. Marian Beitialarrangoitiaren hitzetan “legearen garrantziak eta bere aplikazioak Euskal Herrian duen eraginak bultzatuta eurkeztu dugu proposamena”.

Ganberak atzera bota du EH Bilduren osoko zuzenketa.