Ainhoa Beola EH Bilduko Programa zuzendaria Palestinan da, bertako preso politikoen babeserako Addamer elkarteak antolatutako jardunaldietan parte hartzeko. Beolarekin batera dira jardunaldietan Kolonbia, Mexiko, Argentina eta Paraguayko ordezkari politikoak eta Grezian pertsona errefuxiatuen alde lanean ari diren elkarteetako ordezkariak.

Preso palestinarren egoera giza eskubideen ikuspuntutik lantzen ari dira jardunaldietan. Ezarrita duten programaren barruan, Palestinako alderdi politikoetako ordezkariekin bilerak izango dituzte, pertsona errefuxiatuen guneak bisitatuko dituzte edota epaiketa bat jarraitzeko aukera izango dute.