Urte eta erdi da EH Bildu Eudelen parte hartzen hasi zela eta ondorioz baita Udalhitzeko negoziazio mahaian ere. Tarte honetan, ordura arteko akordio saiakera puntualen ezegokitasuna ikusirik, 2010eko Udalhitzen betetzea bermatu eta akordio berri bat adostea izan da gure erronka, udal langile guztiei eragingo dien hitzarmen sektoriala berreskuratzea helburu.

Sindikatuek Udalhitz akordio loteslea ez dela jarri dute mahai gainean behin eta berriz. ELA eta LABek, sektoreak hiru laudenen ordezkari diren sindikatuek, Udalhitzen negoziazio mahaian gauden alderdien posizionamendua eskatu du Udalhitzen betetzearen bermearen inguruan. EH Bilduk argi eta garbi du berme politikoa dela Udalhitz moduko akordio bat betearazteko bermerik onena. Gure aldetik irmoa eta garbia da gure konpromisoa Udalhitz bezalako akordio sektorialetan.

Madriletik etorri diren murrizketa eta mota guztietako erasoen aurrean, EH Bilduk gobernatutako udalek pauso irmoak eman dituzte langileen eskubideen defentsan, naiz eta oraindik lan asko egiteke egon. Borondate politikoa badago, zailtasunak zailtasun aurrerapuasoak eman daitezkeela frogatu dugu. Hala ere, ezin ditugu ahaztu bide zail honetan gure hautetsiek Espainiako ordezkarien aldetik jasan duten presio juridikoa eta mediatikoa.

EH Bilduk gobernatutako udalek langileen defentsan jarduten jarraituko dute hemendik aurrera ere. Honetaz gain, akordio zabalagoetarako borondatea badago EH Bilduk bertan parte hartu eta konprometitzeko bere prestutasuna adierazi nahi du berriz ere.