Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan jaiak txoko guztietan diren uda sasoi honetarako, ‘Jaietan ere, emakumeok libre’ kanpaina plazaratu du EH Bilduk. Kanpainaren helburua da herritar oro konturatzea emakumeek eta gizonek ez dutela askatasun eta behar berdinekin jokatzen jaietan eta jai eremuetan.

Egiazko jai parekideak erdiesteko gaiari ertz askotatik hel dakiokeen arren, eraso sexistei arreta berezia jarri dio aurten EH Bilduk. Izan ere, jai eremuak eta jai giroak aproposak dira sexu erasoak emateko. Horren guztiaren inguruan kontzientziatzeko eta egiazko jai parekideak eraikitzea da kanpainaren helburua.

Kanpainako bideoa