EH Bilduko Askatasun Demokratikoen idazkari Julen Arzuagak gaur Guardia Zibilak Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen kontra burutu duen polizia operazioa salatu du eta atxiloketek gazteak kriminalizatzea helburu dutela adierazi du, horretarako delituzko tipo zabalak erabiliz, konkreziorik gabekoak, aplikazio arbitrarioarekin, ekintza larriekin harremanik ez dutenak eta, beraz, atxiloketak ez beharrezkoak egiten dituztenak.

Arzuagaren hitzetan, “operazioak kutsu politiko nabarmena du, gazteria kriminalizatzeko asmo argia adierazten baitu eta frankismo garaiko irudietara eramaten gaitu. Euskal Herriko testuinguru politikoa konponbide prozesua garatzeko ahaleginek ezaugarritzen duten bitartean, halako errepresio erasoek eta azpijoko polizialek ez dute tokirik”.

Gainera, Arzuagak azpimarratu du guztiz onartezina dela Guardia Civilaren jokabidea: “Hiru fakultateetan sartu dira, euskal ikasleen kontrako jazarpen operazio poliziala eginez, kontrolatzeko eta miatzeko ikasleen espazioak eta ekimenak. Beraz, aurrekaririk gabeko Euskal Herriko Unibertsitateko autonomiaren kontrako erasoa burutu dute gaurkoan”.

Horregatik guztiagatik, Julen Arzuak ikasleen kontrako polizia operazioa salatu du eta bere beldurra adierazi du, ikasleak Guardia Civilaren eskutan daudelako eta bere oinarrizko eskubideen kontrako salbuespeneko neurriak hartu ditzaketelako. Hortaz, ikasleen eskubideak errespetatzea exijitu du egin du eta atxilotuak berehala askatzeko eskatu du.