Giza Eskubideen Auzitegiaren erabakiak ez da espero genuena, pisuzko iritzi juridikoek kontutan hartuta edota Europako beste instituzioek -Europako Batzordeko Justiziako ordezkariaren iritzia, adibidez- adierazi zuten moduan. Frantziako estatuan betetako sententziak Espainiako estatuan aintzat hartu behar direla oinarrizko eta logikazko printzipio bat izan behar du.

Edonola ere, EH Bilduk salatu nahi du euskal presoei zigorrak luzatzeko eta askatasunera heltzea oztopatzeko Espainiako estatuak erabiltzen duen ingeniaria juridikoa. Salbuespenezko legedia eta salbuspeneko interpretazioa bertan behera geratu behar dira. Frantzian betetako zigorrak aintzat ez hartzeko bezalako jukutriak bakarrik balio dute presoen, familiarren eta lagunen mina eta sufrimendua areagotzeko.

Gaurko erabaki hau presoen aferari mendeku ikuspegi batetik begiratzen diotenek soilik txalotuko dute. EH Bilduk ez du atzera egingo euskal presoen egoera konpontzeko irtenbideak bilatzen, eta bakea eta bizikidetzaren aldeko hautu zintzoa berresten du gaur ere.