Attachments:
Download this file (Eztabaida_astea.pdf)Eztabaida_astea.pdf [ ] 603 kB

Mahai inguru saioak eta jardunaldiak burutuko ditugu lanketa horretarako

1. Iniziatibaren bilakaera
Azaroaren 17an publikoki abiapuntua eman genion "Aldaketa euria – Lluvia de ideas" prozesuari Nafarroan. Helburu zehatzak ezarri genizkion hasitako bideari:
Lehenik eta behin egoeraren analisi bateratu bat osatu.
Bigarrenik, bizi dugun egoera dramatikoari bukaera emateko epe laburrari begira premiazko neurriak adostu.
Eta hirugarrenik, motzera begirako soluzioak gainditu eta sozialki justua, aurreratua, irekia eta parte-hartzailea izango den etorkizuneko Nafarroaren oinarriak finkatu.



Horretan jardun da EH Bildu azken hilabete hauetan, luze eta sakon. Dagokigun ardurari jarraiki, Barzinaren gobernu atzerakoia kentzeko urratsak ematearekin batera (zentsura mozioa kasu) gehiengo berrien osaketan indar eginez.
Maila instituzionalean ekimen bateratuak plazaratuz, aldaketaren aldeko diren sektoreekin.
Maila sozialean, dozenaka eragileekin hartu emanak edukiz eta herritarrekin partekatuz.

Hori izan da zazpi hilabeteetako prozesu honen irakaspenik handiena: Nafarroan aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko sakona eman dadin, gehiengo berriak elikatu, adostu eta zaindu behar dira.

2. Gehiengo berrien osaketaren beharra
Ordutik egoera ekonomikoak, sozialak eta instituzionalak okerrera egin du: erregimenaren ustelkeriaren arrastoa non nahi, langabeziaren eta pobreziaren igoera, langileen eskubideetan atzera urratsak, pribatizazioaren joeran sakondu, osasungintza eta zerbitzu sozialen prekarizazio konsziente eta sistematikoa...
Hortaz, Nafarroako pertsona ezkertiar, aurrerakoi eta abertzaleok aldaketaren aldeko nahia, kapitala, josi eta alternatiba adostua aurkeztu behar dugu. Eginkizun hori ematen dio EH Bilduk ezberdinen arteko akordio bati; egungo abaguneari aterabidea eman eta Nafarroako etorkizuna beste norabide batean kokatzea alegia.
Horregatik ezberdinen artean eta gehiengo berriak osatzen asmoz eztabaida aste oso bat aurkeztu nahi dugu gaurkoan. Edukiak lantzen hasi behar garelako elkarren ondoan

3. Eztabaida astearen nondik norakoak
Edukien gaineko ariketa ezinbestekoa da. Alternantzia hutsa ez delako aldaketa.
Aldaketa herritarren, eragile sozial zein sindikalen eta eragile politiko ezberdinen arteko akordioetatik eraikiko dugu. Erregimenaren oinordeko izan nahi dutenetik ihesi, garai berriak ezkerreko norabidean sakonduz planteatzen ditugu.

6 gai landuko ditugu beste hainbeste herrietan (KOMUNIKABIDEEI ANEXOA PASA INFORMAZIO GUZTIAREKIN)
Enplegua eta langabezia, Gehiengo berrien osaketa, azpiegitura erraldoiak, Udaletxeen egoera, elikadura burujabetza eta hizkuntza politika landuko ditugu besteak beste.
Esparru ezberdinetako hizlariak izanen dira: Sabino Cuadra, Iñaki Lasa, Txemi Pérez de Eulate, Laura Mintegi, Juan Karlos Izagirre, Elvira Lizeaga eta beste hainbat pertsonen iritziak entzun, eztabaidatu eta ekarpenak jasotzeko aukera izanen du hurbiltzen den oro.
Mahai inguru irekiak dira, aldaketaren alde dauden sektore guztiei zuzendurik daudenak. Hori baita EH Bilduk hurrengo hilabeteetan trebatu nahi duen esparru soziala.

4. Ekainak 15 jardunaldiak
10:00etatik 13:30etara ospatuko dira Iruñeko Planetarioan. Nafarroako pertsona guztiei irekita dago.

Bi dira landu nahi ditugun esparruak
1. Gure ideario politikoa: eztabaida sektorialei amaiera emateko.
2. Ezberdinen arteko akordio baten beharraz jardungo gara, bai eta horrek jaso beharko lituzkeen edukien inguruan.

Horretarako lan talde ezberdinen dinamika antolatu dugu. 15 lan taldetik gora antolatuko ditugu aipatu gaien gaineko ariketa burutzeko
Jardunaldiak irekiak dira hurbildu nahi duen guztiarentzat. Helbide elektroniko bat ezarri dugu nahi duena apuntatu dadin: E-posta hau spambotez babestua dago. JavaScript behar duzu ikusi ahal izateko..

5. Inkesta
Azkenik eta nahi duen pertsona ororen parte hartzea ekimen honetan errazteko asmoz, burutu dugun inkesta baten berri eman nahi dugu (KOMUNIKABIDEEI ANEXOA PASA INFORMAZIO GUZTIAREKIN)
Galdegiten diren gakoei modu errazean erantzutea besterik ez dago aldaketa eurian parte hartzeko.
Jasotako ekarpen guztiak aztertzeko konpromisoa agertzen dugu, mahi inguruetan, jardunaldietan eta orain artean burutu ditugun harreman guztietan helarazi zaizkigun ekarpen guztiak bezalaxe.
www.aldaketaeuria.net , www.lluviadeideas.net helbideetan aurkitu dezakezue