Ekonomia eta ogasunaren ataletik, geure buruaren jabe den Euskal Herria dugu helburu.

Burujabetza ekonomian oinarritzen da.

Espainiarekiko menpekotasunak ez garamatza inora, krisiaren amildegira ez bada.

Krisiak erakusten digu independentzia ezinbestekoa dugula, inoiz baino beharrezkoagoa.

Gure ekonomia eta jendartea eredu berri batera eramateko tresnak behar ditugu, baliabideak behar ditugu, nortasuna eta konfiantza behar dugu.

Lana, enplegua eta aberastasuna banatzean dago gakoa. Eta kalitatezko enplegu berria sortzen.

Horretarako ordea, baliabide publiko ugari eta indartsuak lortzeko bidean, politika fiskalak garrantzi berezia hartzen du.

Justizia soziala eraikitzeko zerga sistema egokia bultzatuko dugu:

  • Berdintasun printzipioan oinarrituz
  • Zerga progresibitatea berreskuratuz
  • Zerga iruzurrari aurre eginez

Horrela ari gara, jadanik Gipuzkoan eta bide beretik ekin nahi diogu Euskal Herri osoan. Horixe da gure erronka eta horretan saiatuko gara.