Lana banatzea noski ez da nahikoa ondasuna banatzen ez bada. Diru sarrera ezberdinetasunekin amaitu beharra dago eta jada herrialde eta toki ezberdinetan abiatu nahi den eztabaida ere ekarri nahi dugu hona. Normala al da diru sarreretan pertsona batetik bestera dagoen ezberdintasuna? Kooperatibetan 1-12ko ezberdinatsuna dago, zenbait erakundeek bestelako erreferentziak proposatu dituzte. Ez al da iritsi eguna gurean ere soldata ezberdintasun erabat desproportzionalarekin amaitzeko? Hona beraz martxan jarriko genuke proposamen zabala eragile guztien artean eztabaidatzen hasteko.

Eztabaida hori eman bitartean ondasuna banatzeko politika fiskal berri, progresibo, justu eta solidarioago bat eraiki behar da, urjentziaz gainera. BEZaren igoera Madriletik inposatu nahi den honetan gure esku dauden zerga zuzenetan progresibitatea igotzeko ahalegina egin behar da ezbairik gabe, gehien dutenek gehiago ordaindu dezaten.

-Lehen neurria lan errentak eta kapital errentak berdin kotizatzea izan behar du.
-Bigarrena, diru sarrera guztiak berdin tratatzea eskatzen dugu, soldata gisa agertzen ez diren hainbat eta hainbat kontzeptuekin ere berdintasun fiskal hori bilatuz.
-Iruzur fiskalaren kontrako Plan Integrak eta Amankomun bat.
-IRPFan, Patrimonioaren gaineko zergan edota Sozietateen gaineko zergetan aldaketa sendoak sartu behar dira, sistema orekatuagoa izateko eta diru sarrerak igotzeko.
-Azkenik, Gipuzkoako aldundiak planteatu bezala, eta Europako beste herrialde batzuetan ere, fortuna handien gaineko zerga ezartzea ezinbestekoa da, gehien dutenek gehiago ordain dezaten.