Hezkuntza Sistema propioaren beharra azpimarratzen da Euskal Herria Bildutik, horregatik, Hezkuntza Sistema propioa garapenari zuzendutako lege egitasmo, programa eta ekimen zehatzak sustatuko ditu EHBilduk.

Euskal Herriko kultura, identitatea eta hizkuntzaren transmisioa bermatzeko Euskal Curriculuma osatu eta martxan jarriko dugu.

Justizia sozialean oinarritutako finantziazio eredua bultzatuko dugu, azkeneko xedea doakotasuna izanik hezkuntza eragileekin batera, denboran eta faseetan kokatutako plangintza diseinatuko dugu.

Hezigune integralaren eredua bultzatuko da eta familia eta komuniatearen inplikazioa areagotzeko estrategiak jarriko dira martxan. Ikastetxeen autonomia indartzeko eta berrikuntza bultzatzeko laguntza zerbitzuen sarea artikulatua osatuko du EHBilduk.

Ikasle guztien aukera berdintasuna bermatzea da gure konpromisoa, horregatik, Irakaskuntza/Ikaskuntza prozesuak, ikasgeletan sortzen den ikasleen aniztasun, sozial, kultural eta etnikoetara egokitzea dugu helburu, baita ere, premia bereziak dituztenen inklusioak sortzen dituen beharretara ere.

Hezkuntza eta lan munduaren arteko loturak indartzeko ekimenak jarriko ditugu martxan eta Euskal Lanbide Heziketako lege egitasmoa burutuko du EHBilduk.

Euskal Herriko Unibertsitate sistema propioa ez izateak sortzen dituen hutsuneak gainditzeko politikak sustatuko ditugu, haien artean: barruti propioa izatea. Euskal Herriko beste lurraldeetako unibertsitatearekiko akordioak bultzatuko ditugu. Era berean, ikerketa eremuen definizio esparrua Euskal Herrian kokatuko du EHBilduk.

Kultura politiketan sormen artistikoaren, ikuskarien, ekoizpenen, kultura industrien, sustapenaren arteko oreka bilatu behar da, baina sormenak izan behar du ardatza, abiapuntua. Kulturaz ari garenean oinarrizko kulturak, herri eragile desberdinengandik datozenak bultzatzea eta garatzea izango da gure erronka nagusia.

Bestalde, Kultur ondarea berreskuratu, zaindu eta zabaldu nahi dugu eta, horretarako, Kultur ondarearen transmisioa eta ikerketa bultzatzeko ekimenak jarriko dira martxan.

Kultura kudeatzeko eredu berriak landuko ditugu. Oinarrizko kultur adierazpenak garatzerako orduan oreka bilatu behar da administrazio publikoen eta eragileen arteko harremanean. Auzolan eta sarearen ideiak azpimarrarratu nahi ditugu.

Bi estrategia hauen bidez, alde batetik, eragileen parte hartzea bermatu nahi dugu eta, bestetik, kultur eskaintzan dagoen atomizazioa ekidin nahi dugu.

En cuanto al deporte, será tarea del Gobierno diseñar e implantar un modelo deportivo vasco y para ello dirigirá sus esfuerzos a articular espacios de trabajo en común con los demás territorios de Euskal Herria para superar el marco competencial actual, conseguir para la CAE la capacidad real de ejercicio de la competencia exclusiva en materia de deporte. Pretendemos desarrollar un modelo propio de asociacionismo deportivo de segundo grado (federaciones deportivas) que supere el actual entramado federativo e implantar el marco vasco de competición como ámbito de referencia para el desarrollo del deporte vasco de rendimiento y alto rendimiento.