Laura Mintegi Lakarra

Lizarra, Nafarroa, 1955eko urriaren 26a.

Sortzez nafarra izan arren, txikitatik Bizkaian bizi da, hasieran Bilbon bizi izan zen eta 1973tik Algorta (Getxo) duelarik bizileku.

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urtea geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egunera arte. Horrez gain, 2004a geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.

Laura Mintegik hainbat lan ere idatzi ditu eta lan horiengatik hainbat Literatura Sari bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ikus-entzunezkoetan bai eta idatzizkoetan ere.

Gaztetatik hainbat mugimendu politiko, sozial eta kulturaletan aritu da. Egunkariaren Babes Taldean, Gernika Deialdian, Kulturaz Blai-n, euskal presoen eskubideen aldeko hainbat ekimenetan eta Euskararen Unibertsoan besteak beste.

Hauteskunde ezberdinetan hautagai izan da ere Laura Mintegi. 1987 eta 1989ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan Herri Batasunako zerrendetan joan zen eta 2011ko azaroko hauteskunde orokorretan Amaiur koalizioko hautagai izan zen.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregai izan da bi aldiz.

Entrevista a Laura Mintegi en Ollo Crítico (Asemblea de comunicación e debate) de Galiza:

Nada en Estela (Navarra) en 1955, licenciada en Historia e doutora en Psicoloxía, profesora da área de Didáctica de Lingua e Literatura na Universidade do País Vasco, publicou varios libros (narrativa, ensaio, biografía) e foi galardoada cos premios de novela Azkue, Cidade de San Sebastián e Jon Mirande.

Laura Mintegi Lakarra é académica correspondente da Euskaltzaindia (Academia da Lingua Vasca), dende 2004 preside o PEN Club Euskal (adherido ao internacional) e colabora habitualmente en distintos medios de comunicación. O seu traballo máis popular é sobre o namoramento: Sísifo maite minez, traducido a varios idiomas.

Laura Mintegi ETB2 ko "Egun on Euskadi" saioan izan da eta bertan, Finantzen Euskal KOntseiluari buruz hitz egin du besteak beste. Mintegik, Gipuzkoako Aldundiak amnistia fiskalari bide ez ematearen harira Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan agertutako jarrerarekin bat egin du.

Elkarrizketan, opor fiskalak enpresentzat sortutako amnistia fiskala izan zirela gogorarazi du Laura Mintegik eta honi gehituz, hiritarrei amnistia fiskalik ez bazaie egin, enpresei aplikatzearen zergatia jarri du kolokan.

Jarraian, Oihana Elduaien Berria egunkariko kazetariak Laura Mintegi lehendakarigaiari eginiko elkarrizketa duzue irakurgai:

«Legeak ez du muga izan behar; ez badu balio, aldatu»

Enbidia pixka batekin begiratzen du Iparraldera: «Ezkerretik eskuinera bildu dira, eta batera doaz Parisera». Barrutik sortutako mugimendua izatea gustuko du, eta ez du dudarik: «Hori da bidea».

Munduko hainbat herritako idazlek sostengu mezua bidali diote Laura Mintegiri. Katalunia, Bahrain, Uigur, Kurdistan eta Kosovoko mezuak jasotzen ditugu.
Ikus barruan bideoak