Laura Mintegi Lakarra

Lizarra, Nafarroa, 1955eko urriaren 26a.

Sortzez nafarra izan arren, txikitatik Bizkaian bizi da, hasieran Bilbon bizi izan zen eta 1973tik Algorta (Getxo) duelarik bizileku.

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urtea geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egunera arte. Horrez gain, 2004a geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.

Laura Mintegik hainbat lan ere idatzi ditu eta lan horiengatik hainbat Literatura Sari bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ikus-entzunezkoetan bai eta idatzizkoetan ere.

Gaztetatik hainbat mugimendu politiko, sozial eta kulturaletan aritu da. Egunkariaren Babes Taldean, Gernika Deialdian, Kulturaz Blai-n, euskal presoen eskubideen aldeko hainbat ekimenetan eta Euskararen Unibertsoan besteak beste.

Hauteskunde ezberdinetan hautagai izan da ere Laura Mintegi. 1987 eta 1989ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan Herri Batasunako zerrendetan joan zen eta 2011ko azaroko hauteskunde orokorretan Amaiur koalizioko hautagai izan zen.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregai izan da bi aldiz.

Sermos Galiza astekari galiziarrak Laura Mintegiri eginiko elkarrizketa. Aurrez ere, izan genuen elkarrizketa honen aurrerapena irakurtzeko aukera hemen. 

A candidata a lehendakari valora o adianto electoral anunciado por Patxi López cun "xa era hora". Botamos a ollada ao programa de EH Bildu con ela e ao panorama político que se abre en Euskadi

Atzo Patxi Lopezek hauteskundeak aurreratuko zituela adierazi zuen. Urriaren 21eko zitarako prest azaldu da gaurkoan Laura Mintegi, Euskal Herria Bildu koalizioko lehendakarigaia. Burujabetza eta sozio-ekonomian soluzio argiak emateko konpromisoa azaldu dugu, horiek izango baitira gure eskaintzaren ardatzak

Laura Mintegi eta Beatriz Ilardia, Euskal Herria Bilduko lehendakarigai eta lehendakariordetzarako hautagaia Bilboko Arriaga Antzokian izan ziren larunbatean, Aste Nagusiaren hasiera ekitaldian. Marijaiarekin batera egon ziren Bilduko zinegotziez lagunduta.

Laura Mintegi, EH Bilduko lehendakarigaia, eta Julen Arzuaga, Herritarren Askatasunen alorreko arduraduna, Donostiako Ospitalean izan dira Josu Uribetxeberriaren askatasuna eskatuz. Hona hemen Lauraren adierazpenak:

Laura Mintegik, Juan Karlos Izagirre eta Martin Garitanorekin batera, Piraten La Flamenka gunea bisitatu du eta jai herrikoi eta partehartzaile hauetan parte hartzeaz pozik agertu da.