Laura Mintegi Lakarra

Lizarra, Nafarroa, 1955eko urriaren 26a.

Sortzez nafarra izan arren, txikitatik Bizkaian bizi da, hasieran Bilbon bizi izan zen eta 1973tik Algorta (Getxo) duelarik bizileku.

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urtea geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egunera arte. Horrez gain, 2004a geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.

Laura Mintegik hainbat lan ere idatzi ditu eta lan horiengatik hainbat Literatura Sari bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ikus-entzunezkoetan bai eta idatzizkoetan ere.

Gaztetatik hainbat mugimendu politiko, sozial eta kulturaletan aritu da. Egunkariaren Babes Taldean, Gernika Deialdian, Kulturaz Blai-n, euskal presoen eskubideen aldeko hainbat ekimenetan eta Euskararen Unibertsoan besteak beste.

Hauteskunde ezberdinetan hautagai izan da ere Laura Mintegi. 1987 eta 1989ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan Herri Batasunako zerrendetan joan zen eta 2011ko azaroko hauteskunde orokorretan Amaiur koalizioko hautagai izan zen.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregai izan da bi aldiz.

Europa Press agentziak Laura Mintegi lehendakarigaia elkarrizketatu du. Argitaratua ikusteko, hemen lehen artikulua eta hemen bigarrena.

La candidata a lehendakari de la coalición EH Bildu, Laura Mintegi, ha emplazado a poner ya en marcha en Euskadi instrumentos que eviten que España le arrastre en su "caída en picado" y ha defendido la capacidad de decidir en la actual coyuntura porque la economía vasca se está "acogotando" por decisiones que se "toman fuera".

MÁSPúblicon elkarrizketa Laura Mintegiri:

Sentada en un mirador de Getxo con vistas al mar, los ojos de Laura Mintegi (Estella, Navarra, 1955) escudriñan el horizonte como si buscara la palabra precisa. Con naturalidad, esta profesora universitaria de Didáctica y Literatura en la Universidad del País Vasco, de la que fue candidata a rectora, se enfrenta a una de sus primeras entrevistas como candidata a lehendakari de Euskal Herria Bildu (EHBildu), el nuevo bloque electoral abertzale bajo cuyas siglas se encuentran Aralar, EA, Alternatiba y miembros de la antigua Batasuna.

Josu Uribetxeberria gaixo larriaren askatasuna eskatzeko Herrirak deitutako manifestazioaren aurretik Laura Mintegik adierazpenak egin zituen.

Laura Mintegik atzo SER katea bisitatu zuen " La ventana Euskadi" saioan hemen entzun daitekeen elkarrizketa burutzeko. 

Hizketaldian, Laura Mintegik argi utzi zuen ez doazela kudeatzera baizik eta politika eredu berri bat ezartzera.

Laura Mintegiri elkarrizketa Catalunya Ràdion:

{audio}http://audios.catradio.cat/multimedia/mp3/7/6/1343724030567/Mintegi-Volem-la-relacio-amb-el-govern-espanyol-a-nivell-digualtat-i-no-de-dependencia.mp33{/audio}