Laura Mintegi Lakarra

Lizarra, Nafarroa, 1955eko urriaren 26a.

Sortzez nafarra izan arren, txikitatik Bizkaian bizi da, hasieran Bilbon bizi izan zen eta 1973tik Algorta (Getxo) duelarik bizileku.

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da. 1981. urtea geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egunera arte. Horrez gain, 2004a geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.

Laura Mintegik hainbat lan ere idatzi ditu eta lan horiengatik hainbat Literatura Sari bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ikus-entzunezkoetan bai eta idatzizkoetan ere.

Gaztetatik hainbat mugimendu politiko, sozial eta kulturaletan aritu da. Egunkariaren Babes Taldean, Gernika Deialdian, Kulturaz Blai-n, euskal presoen eskubideen aldeko hainbat ekimenetan eta Euskararen Unibertsoan besteak beste.

Hauteskunde ezberdinetan hautagai izan da ere Laura Mintegi. 1987 eta 1989ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan Herri Batasunako zerrendetan joan zen eta 2011ko azaroko hauteskunde orokorretan Amaiur koalizioko hautagai izan zen.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregai izan da bi aldiz.

Aste honetan Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak txarrak dira eta krudelak dira. Injustuak eta ankerrak. Txarrak dira, behin eta berriz insistitu egiten duelako politika bera egiten, eta politika hori da honaino ekarri gaituena. Hartu diren neurriak ez dira soluziorako irtenbidea, baizik eta alderantziz; aurretiko arazoa iraunarazi egiten dute.

Krudelak dira populazioaren alde ahulena are eta gehiago estutzen duelako: langabetuei diru-laguntza murriztea, BEZa indiskriminatuki igotzea edo intserzio errentan baldintza drakonianoak ezartzea bakarrik uler daiteke eskuineko politika zaharkituaren ikuspuntutik.

Laura Mintegi Albiste Faktoria saioan aritu da gaur goizean. Lehendakarigaiak bere lehen elkarrizketa eskaini du Euskadi Irratian, Euskal Herria Bilduko hautagaia bera izango zela jakin zenetik. {audio}http://www.eitb.com/multimedia/audios/2012/07/12/685890/AFAK-MINTEGI.mp3{/audio}

Ikus dezekezuenez, hauxe da Euskal Herria Bilduk ordezkatzen duen alternatiba gauzatzeko aurkezten dugun taldea, eta hauexek dira gure erronkak.

Ez da kasualitatea Euskal Herria Bilduk aurkeztea lehenago bere lantalde exekutiboa, lantalde legislatiboa (edo parlamentaria) baino. Hain zuzen ere EGITERA gatozelako. Eta ERAGILE hauek dira gure programa aurrera eramateko egokienak. Antzeman daitekeenez, programa guztiak bi ardatzen inguruan eratu dira eta denek dute foto-finish bera gogoan: Euskal Herri justuagoa lortzea sozialean eta oinarri sendoak jartzea burujabetzari begira, zein baino zein garrantzitsuagoa.

Gaur, Laura Mintegi EH Bildu koalizioko lehendakarigaia izan da Oiartzun Irratiko Arguyuan saioan. Koalizioaren nondik norakoak kontatu ditu. {audio}http://archive.org/download/EhBilduLehendakarigaiaLauraMintegi2012-07-04/EhBilduLehendakarigaiaLauraMintegi2012-07-04.mp3{/audio}