2014ko hauteskunde europarrei begirako aliantzak eratzeko aukerak aztertzeko, nazio ezberdinetako indar politikoekin bilerak egingo ditu EH Bilduk aste honetan zehar.

Alderdiekin harremanei bide emanez, EH Bilduko ordezkariak Galizako Anova alderdiko ordezkariekin elkartu ziren, iragan larunbatean Iruñean. Atzo berriz, Aragoiko Chunta Aragonesista eta Puyalon de Cuchas-eko ordezkariekin Europari buruzko gogoetak konpartitu zituzten Zaragoza eginiko bidean.

Gaurkoan Catalunya-ko Principat-en jarraitu ditu ezkerreko koalizio soberanistak hartu harreman hauek. Bartzelonan ERC, Solidaritat eta CUP alderdien delegazioekin egin ditu bilkurak EH Bilduk. EH Bilduko ordezkaritza Pernando Barrenak, Alberto Unamunzaga, Rikardo Otxoak eta Lorena Lopez de Lacallek osatu dute. Bilkura hauetan, erabakitzeko eskubidea eta eraldaketa sozialaren oinarrituta hautagaitza amankomun baten aukeraren inguruan lan egiteko borondatea adierazi du Euskal Herria Bilduk.

Balizko elkarlanerako aukerak aztertzeko enplazatu diote elkarri gaur bildutakoek. Horrela bada, bilkuran balorazio positiboa egiten du EH Bilduk. Ondoko asteotan, aliantza anitza eta zabala eratzeko aukeran sakontzeko bidean harremanetan segitzeko asmoa adierazi dute koalizioko ordezkariek.