"Beste Europa bat nahi du EH Bilduk, justuagoa, berdinagoa. Herritar guztiak kontuan izango dituena, ez gutxi batzuk bakarrik.

Denok ezagutzen dugu inguruan larri dabilen norbait, lagunak, senideak, geu agian. Eta lana izanda ere geroz eta baldintza okerragoetan, asko eta asko.



Europako Parlamenturako hauteskundetako hautagaia den Josu Juaristik Herrien Eskubide Kolektiboen Munduko Sarearen Batzar Orokorran hartu du parte gaur, Bruselan dagoen Europak Parlamentuan. Bertan estaturik gabeko beste nazioetako ordezkariekin batera autodeterminazio eskubidea defendatu du eta, Nelson Mandelari erreferentzia eginez, indar politiko eta sozialek euren herriekiko duten ardura gogora ekarri du.

Konferentzian hainbat herrietako ordezkarik hartu dute parte, tartean Quebec, Flandria, Kurdistan, Amazighen Munduko Kongresua, Katalandar Herriak, Galiza edo Bretainia. Herri bakoitzeko ordezkariak duten egoeraren berri eman du eta herritarren gehiengoaren nahiak gatazken konponbidean duen balioa defendatu dute. Bertan interes handiarekin jarraitu dira Eskozia eta Kataluniako egoeren inguruko albisteak, biek kontsultak ospatuko dituztela gogoratuz, hala nola atzo ospatu ziren Ipar Kurdistaneko hauteskundeen emaitzek.