2015ko udal eta foru hauteskundeak prestatzeko lanetan hasi gara eta gaur mintegiak egin ditugu herrialde guztietan. Mintegi hauetan programa osatzeko "Puntuz puntu" izena duen prozesua eztabaidatu dugu. Helburua herritar eta talde ezberdinekin herri bakoitzan dagoen beharrak aztertu eta proposamenak paperaren gainean jartzea da, loteslea izango den programa bat osatuz.

Guzti honetarako orrialde honetan bertan aurki dezakezuen "Ideien gida" egin dugu. Bertan agertzen dira 30tik gora gaietan ditugun oinarri ideologikoak eta proposatzen diren hainbat neurri zehatz. Horiek oinarri gisa har daitezke programa osatzen joateko, eta egin daitezkeen ehunka ideia jasotzen dira bertan.

Hemen erakusten duguna herrietan egindako proiektuak dira, txiki zein handi, gobernuan egon edo oposizioan. Aukeraketa bat da, denborarekin hazi eta osatuko duguna. Lortzen hari garena erakutsi nahi dugu: Euskal Herria morea, gorria eta berdea lortzeko helburua duten proiektuekin, baina baita ere kolore aniztasuna bultzatu eta gardentasuna helburu duten proiektuekin osatu dugu webgune hau.

Puntuz puntu programa osatzeko fasean hasi gara herri eta herrialdetan. Lan hau zurekin batera egin nahi dugu, zure ekarpenak jasoz, zure prioritateak ezagutuz. Horrela bi epe irekiko ditugu.

Lehenengoa urtarrilan zehar hedatuko da eta proposamenak jasotzeko epea izango da. Herrialde bakoitzeko programa eraikitzen hasiko gara. Horretarako hemen dituzu gure oinarri ideologikoak.

Bigarren fasea otsailetik aurera irekiko da eta zuek proposatutako puntu guztiak bozkatzeko aukera egongo da, zuk erabakitzeko duzulako zer den arlo bakoitzean egin beharreko proiekturik garrantzitsuena.

Nola parte hartu?

1 Eragile baten izenean honako formularioa betez

2 Ekarpen pertsonalak egiteko bi bide dituzu: Azpian dituzuen ehbilgunetan parte hartuz...

3 ...edo Internet bidez:

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile