Hauteskunde kanpaina gaueko 00:00etan hasten bada ere, kanpainari hasiera emateko ekitaldiak egin ditugu jada arratsalde honetan. Gasteizen egin dugu ekitaldi nazionala, indarrez eta ilusioz beterik! Nafarroako ekitaldia Iruñean ospatu dugu, Gipuzkoakoa Oreretan eta Bizkaikoa Sestaon. Baina asko dira herriz herri antolatutako ekimenak! Martxan gaude!



Arabako hiriburuan ospatu dugu kanpaina hasierako ekitaldi nazionala. Jendez betetako Aihotz plazan Araban garai berri bat irekitzen dela azpimarratu du Miren Larrion Gasteizko alkategaiak. EH Bilduk irabazteko determinazio osoa dauka; "EH Bilduk PP desalojatuko du Araba eta Gasteizeko instituzioetatik" errepikatu du Larrionek.

2011ko maiatzean sortutako aldaketa eta ilusio olatua gogoratu ditu Kike Fernández de Pinedo Arabako ahaldun nagusirako hautagaiak, eta maiatzaren 24ean olatu hori indartzera doala baieztatu du.

Ekitaldiari amaiera emateko Pello Urizarrek hartu du hitza. Porrot egin duen eredu ekonomiko eta sozial bat sufritzen dugula aipatu du Urizarrek eta alderdi batzuk , kosta ahal kosta, zutik mantendu nahi dutela eredu hori. Horregatik, eta Urizarrek esan bezala, murrizketen, ustelkeriaren eta diru publikoaren lapurretaren ereduaren aurrean, EH Bildu da ustelkeria zero, murrizketak zero eta klientelismo zeroren berme bakarra. Jarraitu irakurtzen.

EGUNA IRUDITAN
 

Ekitaldi Nazionala Gasteizen

Posted by Euskal Herria Bildu on Ostegun, 2015.eko Maiatzak 7
NAFARROA

Nafarroako aldaketa errealaren bidean jarri da EH Bildu

"Aldaketarako bidearen azken etapa abiatu dugu" adierazi du Adolfo Araizek, EH Bilduko Nafarroako presidentziarako hautagaiak, kanpaina hasieran. Iruñeako Udal Plazan egin den ekitaldian, Araizek benetako aldaketa sakonaren alde mobilizatzera deitu ditu nafarrak. Jarraitu irakurtzen


BIZKAIA

Josu Unanue: "Bada garaia Ezkerraldean alderdi ustelen garaia amaitzeko"

Sestaon egin dugu gaur arratsaldean Bizkaiko kanpaina hasiera ekitaldia. Bertan Josu Unanue Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak eta Mikel Izquierdo Sestaoko alkategaiak hitz egin dute. Unanuek esan du alderdi ustelen garaiarekin amaitu behar dela Ezkerraldean eta Sestaoko alkategai Izquierdok "herritarren eta herritarrentzako" Ezkerraldearen alde lan egiteko konpromisoa berretsi du. Jarraitu irakurtzen


GIPUZKOA

Beste era bateko politika egiten jarraituko duela ziurtatu du Xabier Olanok kanpainaren atarian

Julen Mendoza eta Xabier Olanok duela lau urte abiatutako aldaketan sakontzeko deia luzatu dute gaur arratsaldeko ekitaldian. Gogotsu helduko diote kanpainari hautagaiek eta "EH Bildu osatzen duen famili eta lagun arteak" ere bai: "erronkari erantzuteko ilusioa, gogoa, indarra eta lanerako grina topatu ditut gaur hemen. Orain arte egindako lan bikaina borobiltzeko garaia da. Eta horixe eskatzen dizuet, azken ahalegina egiteko, kanpainari gogotsu eta kementsu heltzeko".Jarraitu irakurtzen

 

SPOTAK

HERRIZ HERRI

Herriz herri ilusioz, indarrez eta pozez beteriko lana egiten duen jendeak osatzen du EH Bildu. Alaitasun horren adibide da Igorreko lagunek sortu duten abesti berri hau. Dantzara! Hauteskundeak hasi dira eta!



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile