Gaur arratsaldeko kanpaina ekitaldian Gipuzkoako Tolosa herrian izan gara. Hasier Arraiz, Xabier Olano Gipuzkoako hautagaiak eta Ibai Iriarte Tolosako alkate eta alkategaiak hitz egin dute.

EH Bilduren botoa gaur egun Euskal Herri osoan Erabakitzeko Eskubidea gauzatzeko berme bakarra dela esan du Arraizek, Euskal Herrian aldaketa politikoak izen horixe daukalako: Erabakitzeko Eskubidea.



Gipuzkoako Diputazioan EH Bilduk lau urte hauetan egindako lana defendatu du Olanok, aurrerantzean ere herritarren %100aren mesedetan gobernatuko dugula baieztatuz.

"Zenbaitzuk edonorekin elkartzeko prest egongo dira gu kentzeko, bai Gipuzkoan eta baita Tolosan ere" esan du Tolosako alkate Iriartek. Horregatik, ekitaldira bertaratutako guztiek erantzukizun argi bat dutela azpimarratu du Iriartek: "Piztu, argitu eta etxez etxe, atez ate, lagunez lagun gure bozka zabaldu. Denon tanta ezinbestekoa delako. Denona!". Jarraitu irakurtzen.



EH Bilduko hautagaiak diren hainbat gaztek agerraldia egin dute gaur Iruñean Adolfo Araiz Nafarroako lehendakaritzarako hautagaiarekin batera. Garazi Labiano hautagai gazteak eta Adolfo Araizek hitz egin dute bertan, Labianok adierazi du EH Bildu dela gazteen beharrak, egonezinak eta kezkak lantzeko tresna bakarra.

Araizek nabarmendu du Nafarroan hain beharrezkoa den aldaketa lortzeko eredu injustu eta ustel honekin nazkatuta dauden pertsona guztien bultzada ezinbestekoa dela; batez ere gazte, heldu eta emakumeena.Jarraitu irakurtzen

EGUNA IRUDITAN
 

Kanpainako lehen egun honetan EH Bilduko haitagai gazteak Iruñean izan dira Adolfo Araizekin batera. Gainera, herrietako lanketaren eta giroaren argazkiak biltzen jarraitzen dugu. Animo!

Posted by Euskal Herria Bildu on Ostirala, 2015.eko Maiatzak 8
BIZKAIA

Bizkaia murrizketa sozialik gabeko lurralde bihurtzeko konpromisoa hartu du EH Bilduk

Goizean Josu Unanuek, Bizkaiako ahaldun nagusirako hautagaiak, Bizkaia murrizketarik gabeko lurralde izendatzeko konpromisoa adierazi du. Bizkaiak azken hamarkadetan ezagutu duen egoera sozialik latzena bizi duelarik murrizketak desegintearen alde azaldu da eta "gizarte politikak egungo beharretara egokitzeko, inbertsio soziala indartzea" proposatu du. Jarraitu irakurtzen

 

Oskar Matute: “Jauntxoen politika horiekin bukatu beharra dago. Haien interesen gainetik bizkaitarron gehiengoaren beharrizanak jarri behar ditugu”

Arratsaldean Oskar Matute Arrigorriagan izan da, bertako alkategai Joseba Ibarretxerekin batera Bizkaiko ekitaldi nagusian. “Jauntxoen politika horiekin bukatu beharra” dagoela adierazi du Oskar Matutek eta pertsonen eskubideak eta bizitza duinak politikaren erdigunean jartzeko garrantzia aipatu ditu besteak beste. Jarraitu irakurtzen

GIPUZKOA

Euskara doan ikasteko eskubidea aldarrikatu du EH Bilduk

Euskaraz naturalki bizitzeko ahaleginaren alde mintzatu da EH Bilduko Jon Albisu hautagaia gaur goizean HABE aurrean EH Bilduk eman duen prentsaurrekoan. Hain juxtu bertan bildu dira EH Bilduko zenbait hautagai, euskara ikastea doakoa izan behar duela aldarrikatzeko eta Jaurlaritzari legea bete dezala eskatzeko. Albisuk esan du "askoz euskaldunberri gehiago" nahi ditugula Gipuzkoan.Jarraitu irakurtzen

ARABA

Larrion: “Gasteizko herritarrek EH Bilduren Gobernuaren 10 lehentasunak aukeratu dituzte”

Gaur goizean Gasteizen, urriaz geroztik prozesu parte-hartzailean lanean ibili diren 1000 gasteiztar baino gehiagoren 10 lehentasunak aurkeztu ditu Antxon Belakortuk. Kalitatezko enplegua sustatzea, alokairuzko etxebizitzen udal parkea sortzea eta Arabatran tren soziala aurrera eramatea dira lehenengo hiru neurriak, Miren Larrionek adierazi duenez,"Gobernura heldu bezain laster, defendatuko" dituenak.Jarraitu irakurtzen

EH Bilduk kalitateko zerbitzu publikoak defendatu ditu Dulantzin

EH Bilduk kalitateko zerbitzu publikoak defendatu ditu Dulantzin gaur arratsaldean bertan egun ez baitaude zerbitzu horiek guztiak bermatuta. Horren adibidea garraioa eta bigarren hezkuntza dira. "Araban arabar guztiek eskubide berdinak izan behar dituzte eta zerbitzu guztiak eskura izan behar dituzte, beti ere, publikoak eta kalitatekoak", esan du Kike Fdez. De Pinedok, Arabako Ahaldun Nagusi izateko hautagiak.Jarraitu irakurtzen

HERRIZ HERRI

EH Bildu Oreretaren txio hau asko gustatu zaigu, eta denokin konpartitu nahi izan dugu:

 

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile