NAFARROA

Adolfo Araiz: "EH Bildu Nafarroako gizarteak eskatzen duen aldaketa sakonaren bermea da, makillajerik gabe, erdibideko aldaketarik gabe!"

Larunbata honetan EH Bilduk Nafarroaren ekitaldi nagusia egin dugu Iruñeko Anaitasunan. Ekitaldiak hiru hitzartze ezberdin, bideo batzuk eta antzerki zati bat izan ditu. Ekitaldia hastkeo hainbat gaztek pantaila ikustea ekiditen zuen leiho handi bat ireki dute, bertan Nafarroako egoeraren inguruko bideo bat ikusten zelarik. Honen ostean Garazi Labianok esan du "Leihoak irekitzeko ordua" dela, "Nafarroari kiratsa dariolako, itxiaren kiratsa ustelkeriaren kiratsa". Egoeraren inguruko hitzartzea bukatu ostean nafarroako hainbat gaztek egindako lightpainting bidearen lehen ikustaldi publikoa egin da.

Ondoren udal hauteskundetarako zerrendaburuak igo dira eskenatokira. Astrainen valsaren doinuarekin batera igo eta gero Iruñeko alkategaia den Joseba Asironek hitz egin du: "Mayari esaten diogu Iruñea ez dela bere kortijoa, bera ez dela nor hau edo beste baimentzeko. Hiritarrak baitira hiri hau nork gobernatuko duen erabakiko dutenak eta hiritarrek argi dute: Erregimenaren aroa bukatu da! Maiatzaren 24ean lortuko dugu!"

Bideo batzuk gehiago ikusi ostean, eta alfonbren azpian izkutatzen duten guztia erakusten zuen antzerki baten ostean Adolfo Araizen txanda izan da. Nafarroako beste hautagai batzuen laguntzarekin esan du "EH Bildu Nafarroako gizarteak eskatzen duen aldaketa sakonaren bermea" dela, "makillajerik gabe, erdibideko aldaketarik gabe". Hainbatetan "UPN kanpora!" oihuekin etena izan den diskurtso batean Araizek honela jarraitu du: "Hiritarrok dugu hitza, gizarteak du erabakia! Aldaketaren Gobernuak ezingo da, erregimenak egin duen bezala, gizarteari bizkarra ematen aritu! Uneoro eman beharko ditu erantzunak, azalpenak gizartearen aurrean. Zentsura mozio herritarra proposatzen du EH Bilduk, herriak gobernuak erabakitzen baditu... honek ez badu esandakoa betetzen... herriak gobernu aldaketa lortu ahal izateko." Gehiago irakurri

BIZKAIA

Bilboko Areatzan ospatu dugu Bizkaiko kanpainaren ekitaldi nagusia. Areatza oso leku berezia da EH Bildurentzat, orain 4 urte hor bertan izan baikenuen Bilduren legeztapenaren berri. Duela lau urte ehundaka pertsonek bete genuen Areatza ilusio, indar, eta pozez. Gaur erakutsi dugu lau urte hauetan ez dugula poz eta indar hura galdu, alderantziz, herriz herri gorpuzten joan den ilusioa nabaria dela Bizkaian.



Oskar Matute izan da hitz egiten lehena. Aste honetan atxilotutako gazteetaz oroitzen ekin dio Matutek hitzartzeari. EH Bildu, gehiengo sozialen interesak eta eskubideak babesten dituen indarra dela azpimarratu du Matutek, eta jendeak hori badakiela, "Haien artean egon garelako denbora guzti honetan: etxegabetzeak geldiarazteko, lan eskubideak aldarrikatzeko, emakumeek beren gorputzaren jabe direla oihukatzeko eta pertsona guztion eskubide guztiak exijitzeko." Honi buruz gehiago irakurtzeko, hemen duzu ekitaldiari buruz idatzi dugun kronika.

Enplegua sortu eta industria berreskuratzearen zerbitzura jarri behar dugu Kutxabank, horretarako, 1.000 milioietako inbertsio funtsa sortuz

Krisi testuinguru honetan, enpresak itxi edo saltzen ari diren honetan, enplegua sortu eta industria berreskuratzearen zerbitzura jarri behar dugu Kutxabank. Horretarako, 1.000 milioietako INBERTSIO FUNTSA bat sortzea proposatzen dugu.



Espainiako “banko malo” edo El Corte Inglesen zorraren bir-finantziazio operazioetan ehunka milioi erabili beharrean, orain arte egin duen moduan, proposatzen ari garena da Kutxabank gure industria eta gure enpresen mesedetan jartzea. Irakurtzen jarraitu

EGUNA IRUDITAN
 

 

ARABA

Larrion: “PP maiatzaren 16an Europa beteko dugunaren beldur da”

Gaur goizean Miren Larrionek PPren keinua baloratu du, Madrileko Junta Elektoralean helegitea jarri ostean Araban eta Gasteizen hartutakoari buelta eman nahian. Ildo honetan, Larrionek Alderdi Popularraren beldurra agerikoa dela esan du, "Maiatzak 16 Europa beteko dugulako eta 24ean instituzioetatik botako ditugulako". . Jarraitu irakurtzen

 

EH Bilduk Errioxako PP-ri berea ez den izen jabetu nahi duela leporatu dio

Arratsaldean Arabako ekitaldian, Kike Fdez. De Pinedok izendapen propioa eta eskualdeko ospitalea aldarrikatu ditu Eskuernagan. Errioxako PP-ri berea ez den izenaz jabetu nahi izana leporatu dio. "Errioxa izena guztiona da, eskualdearen izena da eta ez da zilegi gure bizilagun direnekin, berezkoa ez den liskar bat sortaraztea", esan du Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaiak, Kike Fdez. De Pinedok. Jarraitu irakurtzen

GIPUZKOA

Xabier Olano: “Irabazten dugun bozka bakoitzeko erabakitze eskubidearen aldeko urrats bat egingo dugu”

Arratsaldean, Arrasaten babesa eskatu die herritarrei Xabier Olanok, Gipuzkoan duela lau urte abiatutako aldaketari beste martxa bat sartu eta aurrera jarraitzeko; EAJk PSE eta PPri eskutik helduta dakarren martxatrasari aurreko egiteko: "Bukatu dira Gipuzkoan pribilegioak eta txantxulloak. Eta horregatik haserre daude. Boterea kosta ahala kosta nahi dute. Edozein preziotan. Berdin zaie norekin elkartu". Jarraitu irakurtzen

HERRIZ HERRI

 

Egunak utzi digun argazki berezienetariko bat da hau: musikak lotzen dituen bi hautagai elkarrekin, Areatzako mitinean. Ezkerrean, euskarazko karaokegintzaren aurpegirik ezagunena. Bere alboan "kantari promesa" bat.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile