Kanpainako lehen igandea, Herri Urrats Senperen eta EH Bilduk hainbat zita eguerdian, hasi besterik egin ez den kanpaina honekin jarraitzeko. Gaurko zita nagusia Agurainen dugu, Arabako Lautadan. Baina badira bestelakoak, Zangozan egin den ekitaldia kasu, edo herriz herri antolatutako ekimen txiki guztiak. Oraindik Anaitasuna eta Areatzako ajearekin ekin diogu gaurko egunari, beraz.



Agurainen egindako ekitaldian Maider García de Vicuña alkate eta hautagaiak hartu du parte, Kike Fernandez de Pinedo ahaldun nagusirako hautagaiarekin eta Hasier Arraiz legebiltzarkidearekin batera. Hasier Arraizek erabakitzeko eskubidean zentratu du gaurko hitzartzea. "Udal eta Foru gobernuak Erabakitzeko Eskubidea gauzatzeko palanka izango diren erabakiko da maiatzaren 24ean", esan du. "Eta aldaketa politikoak Euskal Herrian izen zehatza dauka: Erabakitzeko Eskubidea. Horregatik diogu EH Bilduren botoa duela lau urte garai politikoa irekitzeko giltza izan zen bezala, gaur egun Euskal Herri osoan Erabakitzeko Eskubidea gauzatzeko berme bakarra dela."

Bere aldetik Kike Fernandez de Pinedok 16an Europa Jauregia betetzeko deia luzatu du, are eta gehiago PPk lekua kentzeko sartutako helegitearen ondoren. "Ez dezala zalantzarik eduki PPk: maiatzaren 16ean Europa jauregia beteko dugu eta 24ean instituzioetatik botako ditugu!". PP eta PNVren ereduaren aurka jo ondoren Agurainen eta Arabako hainbat herritan egiten den politika eredu berriaz hitz egin du. PPren gobernu xenofoboa salatu du ondoren: "Guk aldiz, konpromisoa sendoa dugu: PP erditik kentzea da gure lehentasuna. Arabak ezin du gehiago pairatu PPren gobernu xenofobo, arrazista eta injustua. Eta EH Bildu osatzen dugunok horren bermea gara". "Beste Araba batekin amets egin dugu eta errealitate egitera goaz. PP beldur da aldaketa datorrelako, EH Bildu delako alternatiba bakarra, eta alternatiba horrek leihoak irekiko dituelako. Arabar bakoitzak jakin ahalko du Alderdi Popularrak, ustelkeriaren alderdiak, bere diruarekin zer egin duen. Ez dezala zalantzarik eduki PPk: maiatzaren 16ean Europa jauregia beteko dugu eta 24ean instituzioetatik botako ditugu!" izan da bere aldarria.

Bukatzeko Maider García de Vicuñak Agurainen egindako kudeaketaz hitz egin du, klientelismoan oinarritutako eredu grisetik kolorez beteriko eredu berri baterako trantsizioa aipagai. "PNVk eta PPk politika zuri beltzean egiten jarraitu nahi dute, eskuineko eredu injustu eta zapaltzailea betikotzeko". Egindako hainbat proiektu aipatu ostean honela adierazi du transparentziaren alde egiten dugun lana: "Eta AGURAIN HORIZ margotzen hasi gara. El PNV y BERAZA siempre han rechazado el amarillo, no por superstición, si no por miedo. El amarillo es transparencia, es participación, es trabajo en común, es dejar su ocultismo, sus tejemanejes, sus chanchullos y sus favoritismos. Durante 24 años no se atrevieron a contarnos lo que pasaba tras las puertas cerradas del ayuntamiento, y que nadie espere que lo hagan ahora." Jarraitu irakurtzen.

EGUNA IRUDITAN
 
NAFARROA

Adolfo Araiz: "herritarrak arriskuan jartzen duten porlanaren enpresariek laguntza ederra dute Esan UPN eta PSNren eskutik"

Zangotzan egin du EH Bilduk igande honetako ekitaldia. Nafarroako presidentegaia Adolfo Araizek bozka eskatu die zangotzarrei, bai herrian baita Nafarroa osoan ere aldaketa sakona lortzeko. “Aldaketa ez da soilik izen kontu bat” adierazi du Araizek “politika egiteko moduen aldaketa da, azpiegiturak, makroproiektuak herritarrekin bat egiteko moduan datza”. Ildo honetatik EH Bilduko zerrendaburuak Esa urtegiaren handitze lanak kritikatu ditu, “onartezina da, txosten teknikoak eskutan, herritarrak arriskuan jartzen dituen proiektu honekin aurrera jarraitzea”. Jarraitu irakurtzen

 

BIZKAIA

Josu Unanue: "Gardentasuna eta zintzotasuna dira EH Bilduren herrigintzarako oinarriak"

Josu Unanue Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaia Bermeon izan da gaur, EH Bilduk antolatu duen kanpaina ekitaldian. Unanue Bermeoko alkate orde izan da azken lau urteotan eta adierazi du EH Bilduk Bermeoko Udalean erakutsi duen marka Bizkaiko Batzar Nagusietara eta Aldundira eramango duela. "Gardentasuna eta zintzotasuna dira gure ikurrak, lehen eta orain. Hoiek dira guretzako herrigintzaren derrigorrezko oinarriak".Gehiago irakurri

 

GIPUZKOA

Izagirre: "Donostiako udaletik Bizikidetza eta bakea eraikitzen jarraituko dugu"

Juan Karlos Izagirre, Marina Bidasoro eta Ander Rodriguezek agerraldia egin dute gaur Donostian kokatuta dagoen memoriaren oroigarri berriaren aurrean. Bertan bakea, bizikidetza eta memorian jarraitu beharreko hainbat proposamen eta ideia azaldu dituzte. Juan Karlos Izagirrek adierazi duenez "Donostiako udaletik Bizikidetza eta bakea eraikitzen jarraituko dugu". Bestetik Ander Rodriguezek konpromisoa hartu du hurrengo lau urtetan Gipuzkoako memoriaren mapa egiteko. Gehiago irakurri.

 

HERRIZ HERRI

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile