Eibarren ospatu dugu gaur kanpainako ekitaldi nagusia. Bertan parte hartu dute Igone Lamarain Eibarko alkategaiak, Xabier Olano Gipuzkoako zerrendaburuak eta Rebeka Uberak.

Olanok ohartarazi du batzuk edozein preziotan eta edonorekin akordioak egiteko prest daudela, helburu bakarrarekin: ditu publikoa sakeatzea. Horien aurrean EH Bilduko kideak gardentasun eta zintzotasunaren eredu direla aldarrikatu du. "Eta inor ez dadila 'isiltasunaren legea' ezartzen saiatu, ez gaituztelako isilduko", gaineratu du Olanok.



Uberak gogoratu du kudeaketa eredugarriaz hainbeste hitz egiten duten UPN eta PNVk zorpeturik eta hondoa jota utzi dituela hainbat udalerri: Agurain, Agoitz, Dima, Mutriku, Lesaka, Urduña... EH Bilduk herri horiek ekonomikoki berreskuratu dituela esan du, "eta murrizketa sozialik egin gabe gainera", azpimarratu du.

Lamarainek argi utzi du EH Bilduk ez duela botererik nahi, "guk boterea herriari, pertsonei, itzuli nahi diegu". Amaitzeko, EH Bilduren mezua ahalik eta gehien zabaltzeko dei egin die eibartarrei. Jarraitu irakurtzen.

EH Bilduk Aberastasun Handien gaineko Zerga sortzea proposatzen du Bizkaian



Negurira etorri gara, gehien dutenek gehiago ordain dezaten Bizkaian Aberastasun Handien Gaineko Zerga ezartzea proposatzen dugula azaltzera. Arantza Gutierrez Getxoko alkategaiak eta Oskar Matutek hitz egin dute agerraldian.

Gutierrezek esan du ez dutela turista aberatsentzako postalezko herri bat nahi, Getxon bertan bizi direnentzako herria baizik, inor bazterrean utzi gabe. Gutierrezek azaldu du Getxoko Udalak 30 milioi € dituela inbertitu gabe, "are gehiago, irabaziak izan arren, %20-ko murrizketa ezarri ditu aurrekontuetan jendarte zerbitzuetan, euskaran eta sozioekonomia arloan", salatu du.

 Bizkaian bizi den egoera injustu horri aurre egiteko, EH Bilduk Aberastasun Handien gaineko Zerga sortzea proposatzen dugula azaldu du Matutek. Bizkaitarren %100ari mesede egingo dion zerga honek bizkaitarrok %1ari soilik eragingo dio, "Negurin ikus ditzakegun luxuzko etxe hauetan bizi ren lagunei, hain zuzen ere" zehaztu du Matutek. Beste zerga politika bat beharrezkoa dugu Bizkaian, bizkaitarrok ditugun beharrei erantzuteko. Jarraitu irakurtzen.

 
NAFARROA

Araiz: "Murrizketa eta erreformei aurre egiteko Nafarroarendako lan arloko erabakitze eskubidea aldarrikatzen dugu"

Nafarroa osotik ailegatutako langilleak Adolfo Araiz EH Bilduko presidentegaiarekin bildu dira gaur goizean, lan arloan dituzten zalantza, proposamen eta aldarrikapenak ezagutzeko. "Lan arloko eskumenak behar ditu Nafarroak, hemen, guztion artean ze politika nahi ditugun erabakitzeko" "Merkel, Troika edo ta PPk inposatzen dizkiguten murrizketa eta lan erreformei aurre egiteko". Ekitaldian hasia zela ezagutu da Funesen lan istripuz hildako bi langileen berria, Araizek eta bildutako langile guztiek lan istripuak salatu eta elkartasuna adierazi diete bi langileen familiei.  Jarraitu irakurtzen.

 

ARABA

Foronda indartzeko proiektua: hegazkinen mantenurako zentro bat eta hegazkin txiki eta droneak sustatzeko beste zentro bat

Foronda indartzeko proiektua aurkeztu du EH Bilduk: hegazkinen mantenuan formazio eta praktika zentro bat eta hegazkin txiki eta dronen ekoizpena eta garapena sustatzeko beste zentro batAzpi erabilitako azpiegituretan du oinarri gaur aurkezten dugun proposamena. Alde batetik Forondako aireportua, bestetik Arabako parke teknologikoa eta bereziki hutsik dagoen Epsilon eraikina. Jarraitu irakurtzen.

 

GIPUZKOA

Xabier Olano: "Gipuzkoa 'Ustelkeria 0' herrialdea izateko berme bakarra EH Bildu da"

Gaurkoan, EH Bilduren ereduaren zutabe nagusietarikoa den gai bati buruz hitz egin dugu: gardentasuna. Orain dela lau urte, politika egiteko beste era bat ekarri genuen Gipuzkoara. Ordura arte, Diputazioa erabat itxita zegoen herritarrentzat, eta horren ondorioz, agintean zegoenak nahi zuena egiten zuen guztion diruarekin. Jarraitu irakurtzen.

 

BIZKAIA

Enkarterrin bizi eta lan egitasmoa geureganatzen dugu, jauntxoen politika horiekin bukatu beharra dago

Gaur arratsaldean, Balmasedako ekitaldi politikoan Asier Vega EH Bilduko Enkarterriko barrutiko zerrendaburuak eta Aitor Llano alkategaiak hartu dute hitza.Han pasado 4 años desde las últimas elecciones municipales y a Juntas Generales, pero la actitud del PNV y la Diputación con respecto a Enkarterri no ha cambiado en nada. Nos han obsequiado con abandono institucional, desprecio absoluto, incumplimientos y mentiras, las que han querido y más. Jarraitu irakurtzen.

 

HERRIZ HERRI

Lan ikusgarria egiten ari dira herri eta auzoak hauteskunde kanpaina honetan. Pegadak, ekitaldia, informazio banaketak, bizikleta martxak... eta horretaz guztiaz gain, bideo ederrak egiten dituzte horren berri emateko. Bideo horietako batzuk biltzen saiatu gara.

Barakaldo, Oiolara martxa:



Honela ekin diote Zestoarrek kanpainari:



Tolosako EH Bilduk bidea marrazten jarraituko du!



Usurbildarrek giro ezinhobean eta txukun-txukun egiten dituzte pegadak:



Aldaketaren aldeko Bizikletada Leioan:



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile