Gaur arratsaldean Bizkaiko Basaurin egin dugu ekitaldi nagusia. Bertan izan dira Josu Unanue Bizkaiko zerrendaburua, Natalia Gardeazabal Basauriko alkategaia eta Oskar Matute.



Unanue hasi da hizketan, esanez Basaurin, Hego Uriben eta Bizkaian orokorrean industria galera prozesua bizitzen ari dela. Horren aurrean PNVk egiten duen planteamendua multinazionalak erakartzea izatea salatu du Unanuek. "Bizkaiko etorkizuna ezin dugu multinazionalen esku utzi", azpimarratu du bermeotarrak, horren ordez gure eredu ekonomiko eta industrial propioa indartu behar dugula adierazi du, bertako enpresa txiki eta ertainak babestuz eta lan baldintza duinak bermatuz.

Matutek Erabakitzeko Eskubideaz hitz egin du, hori baita -eta izango da. EH Bilduren jardunaren oinarria. Matutek esan bezala, dena aldatu nahi dugu, dena aldatzeko: austeritate politiken aurrean gure politika propioak erabaki nahi ditugu, fiskalitate eredutik politika sozialetara, politika ekonomikoetatik ingurumenarekiko harremanera. Herritarren borondatean oinarrituko den Euskal Herria eraiki nahi dugu.

Gardenazabalek esan du EH Bildu Basaurik programa eraldatzailea osatu duela, modu zabal eta partehartzailean garatua izan dena. Oin bat instituzioetan eta bestea kalean izango dutela gogoratu du, "hor baitaude gure erroak". Jarraitu irakurtzen.

Frackingaren aurka dagoen gehiengo bat biltzeko balio behar dute maiatzaren 24ko hauteskundeek



Goizean Gasteizen izan gara EH Bilduko hainbat alkate eta alkategaiek beste behin ere Fracking-aren aurkako gure konpromiso irmoa berresteko.

Miren Larrion Gasteizko alkategaiak agerraldian azaldu bezala, uste dugu maiatzaren 24ko hauteskundeek balio behar dutela frackingaren aurka dagoen gehiengo bat biltzeko. "Fracking Ez" mugimenduak hautagai guztiei konpromiso argia hartzeko deia egin zuen eta EH Bilduko kideok, noski, konpromiso hori gureganatzen dugu, "eta gehitu nahi dugu: ez orain, ez inoiz!", esan du Larrionek.

Kike Fernández de Pinedo Arabako zerrendaburuak esan du instituzioek askoz gehiago egin dezaketela frackingaren aurka, eta EH Bildu horren berme dela adierazi du. EH Bildu Arabako Diputaziora iristen bada lehen egunetik hartuko dituen konpromisoak azaldu ditu Fernández de Pinedok. Jarraitu irakurtzen.

EGUNA IRUDITAN
 
NAFARROA

Adolfo Araiz: "Esparza eta UPNren xahukeriaren aurrean, Agoitz da EH Bilduren eredua, egin duguna eta egingo dugunaren adibidea"

Agoitzen izan da Adolfo Araiz EH Bilduko presidentegaia gaur arratsaldean. UPNren erregimena eta EH Bilduk planteatzen duen alternatibaren talkaren adibiderik garbienetarikoa da Agoitz, "UPNko Esparza Agoizko alkate zelarik, milaka euro xahutu eta ia milioi bateko zuloa utzi zuen herrian, Barcinaren Gobernura salto egin eta Agoitz itota utzi aurretik" azaldu du Araizek, "duela 4 urte, EH Bilduk herritarren babesa jaso zuen egoera zail honi buelta emateko" "Urte hauetan, Unai Lako eta Agoizko EH Bilduko taldeak, kudeatzeko bestelako moduak daudela erakutsi dute, herritarrekin bat, gardentasunez eta xahukerietatik hurrun, emaitza argi geratu da, Esparzak utzitako zulotik ateratzen ari da Agoitz, Comptos Ganberak adierazi duen moduan".Gehiago irakurri

 

BIZKAIA

Duela 40 urte energia nuklearrari ezetza borobila eman genion, gaur egun, indar berdinarekin, fracking-ari EZ esaten diogu

Sistema, blokearen alderdien poilitika energetikoak, beti ere, Iberdrola, Repsol eta gainontzeko enpresa energetikoen interesekin bat datoz. 40 urte geroago, "euskal kapitalista" batek – Josu Jon Imaz - zuzentzen duen Repsol enpresak, fracking-aren aldeko apustua egiten du eta kasta politikoaren oneritziarekin kontatzen du horretarako. Gehiago irakurri

 

GIPUZKOA

Helena Franco: "Posible dela herritar guztien interesen araberako Fiskalitatea martxan jartzea"

Lau urte atzera begiratuz gero, balorazio bat egiteko, lan ona egin dugu, herritarrei agindu geniena bete dugu, eta ekarpen inportantea egin dugu Gipuzkoa berria eraikitzeko ahaleginean. Jarraitu irakurtzen.

 

Xabier Olano: “Jokoan dago Gipuzkoako eredu berria ala aurreko garaira itzultzea”

Urretxu eta Zumarragan bi hautagaiak emakumeak direla nabarmendu du Xabier Olanok, Gipuzkoak bizi dituen garai berrien adierazgarri. "Martxan daukagun Gipuzkoa Berriarekin jarraitzeko dugun onena jarri beharko dugu datozen egunotan. Maiatzaren 24an, erronka handia dugu, bai Urretxu-Zumarragan baita Gipuzkoa osoan ere, eta ezin dugu hutsik egin. Gipuzkoan abian den eredu berrian sakontzeko gehiengoaren babesa ezinbestekoa dugu. 24an jokoan dago, beraz, aldaketarekin jarraitzea eta guztion interesak lehenestea, ala atzera egitea eta gutxi batzuen pribilegioen garaietara itzultzea". Jarraitu irakurtzen.

 

HERRIZ HERRI

Hainbat dira egunez egun lanean diharduten herritarrak. Bertsotan, hari matazak elkarri pasatuz, edo kartelgintza bidez, asko dira herritarren nahiak eta proposamenak zabaltzeko moduak. Ikusi adibide batzuk:

Anoetako ekitaldiko bideoa:



Zornotzako hari matazak:



Zumaiako gazteak:



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile