Gasteizen egin dugu gaur arratsaldean ekitaldi nagusia; aniztasunari, integrazioari eta elkarbizitzari eskainitako ekitaldia. Juan Ibarrondok eman dio hasiera, bere poema bat errezitatuz. Miren Larrion Gasteizko alkategaiak eta Hasier Arraizek hitz egin dute ondoren, Gasteizera eta Euskal Herrira lanera eta etorkizun hobe baten bila etorritako guztiei eskerrak emanez, eta aniztasunean oinarritutako elkarbizitza aldarrikatuz. Tartean Askoa Etxebarrieta La Pulgaren dantza flamenkoa ikusteko aukera izan dugu, eta amaiera gisa Andrés Gallego Extremaduratik etorritako gasteiztarrak hartu du hitza.



"Gasteizek hizkuntza askotan hitz egiten du, eta kontakizun anitz horretatik eraiki nahi dugu hiria" esan du Larrionek. PPren aldetik haserre eta apurketa soziala proposatzen den bitaretan, EH Bilduk argi dauka: ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko unea da, ezberdinen artean helburu bat josi behar dugu: Gasteiz berria guztion hiria.

Ildo beretik hitz egin du Arraizek ere eta argi eta garbi adierazi du: "Gasteizen EH Bildu lehenengo indar politikoa izan nahi du, Maroto eta bere politika xenofoboak alkatetzatik bidaltzeko biderik seguruena delako." Etorkizun hobearen bila, laner bizitzera datozen pertsona guztiei ongi etorria eman diegula azpimarratu du Arraizek, "inposatzeko dagoen Guardia Zibilari, ordea, agur esaten diogu". Jarraitu irakurtzen.

Herritarren interesak edo gutxi batzuen pribilegioak defendatzea, hori da 24an aukeratu behar duguna



Gaur Donostiako Bretxan izan gara, eraikin hau EH Bilduren politika egiteko moduaren adibide argia baita; interes pribatuen esku utzi zen espazio publiko hau auzotarrentzat berreskuratu dugu. Hori da 24ean egin beharreko aukera nagusia: herritarren interesak defendatzen dituen eredua, edo gutxi batzuen interes eta pribilegioak defendatzen dituena.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Bretxa eraikina bera jarri du adibidetzat: "Donostiarena zen espazio publiko hau interes pribatuen esku jarri zen. Auzo honetan askok gogoratuko duzue nola, herritarren protesta artean onartu zen operazio hura. Orain, pribatuetan zegoen espazio hura, hiriarentzat berreskuratu dugu." Horregatik diogu maiatzaren 24ean bi ereduren artean aukera egin beharko dela: Donostian abiatu den politika eredu berrian aurrera egin, edo betiko eredura itzuli. Herritarren interesak vs. gutxi batzuen pribilegioak.

Ander Rodriguez Gipuzkoako Diputazioko gizarte politiken arduradunak esan du atzera egin nahi duen eskuinaren aurrean EH Bilduk zerbitzu publikoen eta gizarte zerbitzuen defentsa sustsua egin duela, eta egingo duela. "Ongizatea desegiten eta pribatizatzen ari diren honetan, zerbitzu publiko eta unibertsalak bermatzea ezinbestekoa da", azpimarratu du. Horregatik, legegintzaldi honetan, EH Bildu eragile desberdinekin eta herritarrekin norabide horretan elkarlanean aritu da. Jarraitu irakurtzen.

EGUNA IRUDITAN
 
NAFARROA

EH Bilduk frankismoak fusilatutakoen familien duintasuna, errespetua eta memoria berreskuratu nahi du

Erorikoen monumentuaren aurrean, EH Bilduk memoria historikoa berreskuratu eta frankismoaren biktimen duintasuna bultzatzeko proiektua aurkeztu du. "EH Bilduk duintasuna eta memoria itzuli nahi die, erantzun baten zai, 70urte zai egon diren familiei" adierazi du Adolfo Araiz EH Bilduko presidentegaiak, "lan tresna badugu, Memoria Historikoaren Foru Legea, tamalez UPNk betetzen ez duena. Goazen Memoria Historikoaren araua betetzera, goazen memoria eta duintasuna berreskuratzera, lagundu ditzagun beren senitartekoen bila dauden 1.200 familiak eta behingoz, utz ditzagun alde batera, lotsagarriak diren jarrerak, plaza honen izenaren defentsan UPNk izan zuenaren antzekoa." Jarraitu irakurtzen.

GIPUZKOA

Xabier Olano, Hondarribian: "Ez gaude Madrilera begira, eta ez gara gure herriaren eskubideak ukatu eta aitortzen ez dizkigutenekin elkartuko"

Euskal Herrian aldaketarako ateak parez pare zabalik ditugu. Eta aldaketa politikoak, aldaketa sozialak,... izen bat du: EH Bildu. EH Bildu da alternatiba bakarra eredu zaharra atzean uzteko eta herri honi dagozkion eskubide sozial eta demokratikoak bueltatzeko. Euskal Herriaren etorkizun politiko eta sozialari nondik eta nola ekin da erabakitzen ari garena. Jarraitu irakurtzen.

BIZKAIA

EAJk ez du iruzurrari aurre egiteko borondate politiko errealik

Kalean gurutzatu eta begietara begiratzen garenean, haiek badakite nik badakitela. Baina lasai egon daitezke, nik ez ditut eta nire memoriak idatziko. Jose Luis Bilbaoren hitzak dira. Kontua da, zer ezkutatu nahi digu Jose Luis Bilbaok bizkaitarroi? Eta ez hori bakarrik. Zer ezkutatzen du Bizkaiko Foru Aldundiak, 30 urtez alderdi berak gobernatu duen erakunde ilun horrek? Bilbaoren hitzak oso argiak dira eta garbi adierazten dute Bilbao jarduera ustelen jakitun dela baina ez duela jarduera horiek salatzeko asmorik. Bilbaok eta bere gobernuak, EAJko hautagai den Unai Rementeria ere kide duen gobernu taldeak, mezu garbia eman diete iruzurgileei: lasai egoteko, bake bakean utziko dituztela.  Jarraitu irakurtzen.

ARABA

Arabako Foru Aldundiak langabeziaren aurkako eragile aktiboa izan behar du

EH Bilduk berrindustrializazio plana aurkeztu du gaur Aiaraldean. Egun itxita dagoen Lip enpresaren aurrean egin du. Izan ere, gaur egun 3.261 langabetu daude Aiaraldean eta langabeziak gogor jo du eskualdea. Horietako asko gazteak dira eta duela aste batzuek bertako gazteek enpresa hau okupatu zuten. Biltzar Nagusietako Aiaraldeko zerrendaburuak azaldu duenez bezala, LIP neoliberalismoaren ondorio argia da. "Etekinak ez dituzte inoiz banatu baina gero galerak sozializatu behar izan ditugu", azaldu du Nerea Martinez Cerrillok. Jarraitu irakurtzen

 

HERRIZ HERRI

Ziur gaude Euskal Herriko gune industrialetako asko oso identifikatuak sentituko zaretela atzo Natalia Gardeazabal Basauriko alkategaiak esandako hitz hauekin. Labur eta argi azaltzen du Gardeazabalek EH Bildu zer den, zer garen.



 

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile