Gaur arratsaldean Zarautzen egin dugu ekitaldi nagusia. Bertan hitz egin dute Garazi Mugertza, Pello Urizar eta Mikel Goenaga Zarauzko alkategaiak.

Mugertza izan da hitz egiten lehena, eta pasa den astean kondenatutako 7 gazteak izan ditu gogoan: "Gaur oihu zuzena egin nahi dugu: epaiketa politikorik ez. Epai politikorik ez.". Gazteak libre izan behar dutela aldarrikatu du Mugertzak, libre espetxeetatik "eta libre itotzen gaituen gaituen eredu injustu honetatik". Mugertzak esan du ezinbestekoa dela instituzioak gaztetzea, "gure behar eta nahiak ere leku izan dezaten, gu geu geure erabakien jabe izan gaitezen", azpimarratu du.



Mugertzaren ondoren Urizarren txanda iritsi da. Urizarrek ohartarazi du maiatzaren 24an ezin dela bozka bakar bat etxean geratu, "bi ereduren artean erabakitzen dugulako: Edo herritar guztiok gara garaile edo eta boteretsuen defendatzaileak bueltatuko dira". Urizarrek esan du bazuk gobernura iritsi nahi dutela kosta ahala kosta, beraien txantxullo partikularrekin jarraitzeko, "berdin zait De Miguel, Hiriko edo Bidegi deitu."

Eta ekitaldiari amaiera emateko Zarauzko alkategai Mikel Goenagak hitz egin du. Goenagak udalean egindako lana ekarri du gogora: "Duela 4 urte udaleko zorra 23'5 milioi €koa zen eta ordezkari politikoen gastuak izugarriak. EH Bilduk zorra %34 murriztu du, gizarte zerbitzuei bideratutako dirua %20 igoz, gainera". Horregatik guztiagatik, zarauztarrei deia zabaltzeko esan die Goenagak: eman botoa EH Bilduri! Jarraitu irakurtzen

Xahuketa eta infraestruktura handi eta zentzugabeek badute Bizkaian arduraduna: EAJ



Gaur Bizkaiko zorpetzearen eta diru publikoaren xahuketaren ibilbidea egin dugu Bizkaian. Jose Luis Bilbaoren PNVk 2.200.000.000€ko zorra utzi du herrialdean, 2035 arte bizkaitar guztiek ordaindu beharko duten zorra. Gai honen inguruan hitz egin dute Josu Unanue ahaldun nagusirako hautagaiak eta Maribi Ugarteburu legebiltzarkideak. Unanueren hitzetan "zorraren ereduaren aurrean, EH Bilduk enpleguari lehentasuna emango dion eredua defendatzen du, errotutako ehun produktiboa sustatuko duena, eta gizarte beharrei erantzungo diona inbertsio soziala indartzearen bidez.". "Jose Luis Bilbao ahaldun nagusi izan den 12 urteko tartean 700 milioi euroko zorra izatetik 2.200 milioiko zorra izatera pasatu gara" gogoratu du Maribi Ugarteburuk. Gehiago irakurri

EGUNA IRUDITAN
 
NAFARROA

Bakartxo Ruiz: "Administrazioko sail guztietan berdintasun politikak abian jarriko ditugu"

Miren Aranoak eta Bakartxo Ruizek, Nafarroako Parlamenturako hautagaiek gaur goizean Iruñeko Gaztelu Plazan eginiko ekitaldian adierazi dute: “Gizon eta emakumeon arteko benetako berdintasun eraikitzeko atzeraezinezko urratsak emateko konpromisoa dugu. Izan ere, politika feminista politika publikoetan ardatz gisa hartu eta erreferentziazko erakunde publikoa Gobernuaren egituraren erdigunean kokatzeak erraztuko du Administrazioko sail guztietan berdintasun politikak abian jartzea.” Gehiago irakurri

 

Adolfo Araiz: “Nafarroako milaka familiek bizi duten emergentzia egoerari erantzuteko beharrezkoa da aldaketa”

Burlatako udal plazan egoera sozialari erreparatu dio Adol Araizek Nafarroako presidentegaiak, "Miguel Sanzek eta Yolanda Barcinak paradisu faltsua saldu digute urte hauetan" adierazi du Araizek "hemen pobrezia dago, milaka pertsonek pobrezian edo pobrezian erortzeko arriskuan dira, eta haien egoera larriaren aurrean erantzun behar dugu, horretarako da beharrezkoa aldaketa". Gehiago irakurri

 

ARABA

PP Arabako instituzioetatik kaleratzeko lehen pauso bezala larunbat honetan Europa Jauregia betetzera deitu du Arraizek

Arabar aurrerakoi guztiei deialdia luzatu die koalizioaren ordezkaria den Hasier Arraizek larunbat honetan EH Bilduk Europa Jauregian antolatu duen Arabako ekitaldi nagusia betetzeko. "PP bereak bakarrik direla uste dituen gauzak galtzen ohitu beharko da. Europa lehen urratsa da bakarrik, zeren jarraian Gasteizko Udaletxea eta Arabako Aldundia etorriko dira", ziurtatu du. Gehiago irakurri

 

Eva Blanco: "Programa zehatza baino gehiago eskaintzen dugu, lan egiteko modu berri eta berritzailea hain zuzen"

Amurrioko bizilagunen aurrean aurkeztu dira Kike Fdz. De Pinedo eta Eva Blanco, Amurrioko alkategaia aldaketa proposatuz. "Eta horixe da gure programaren ardatza: azken lau urteetan izan dugunaren aurrean, aldaketa; egungo beharrei erantzuten duen kudeaketa modua lantzeko, aldaketa" azaldu du Eva Blancok. Gehiago irakurri

 

BIZKAIA

Azpijokoekin bukatzeko eta udaletxeko ateak zabltzeko alternatiba bakarra gara Muskiz-en

Bizkaiko arratsaldeko ekitaldi nagusian Joseba Gezuraga Bizkairako hautagaia eta Rut Martinez Muskizko alkategaia izan dira gaur Muskiz-en. Bizkaian, PYME-ei eta kooperatibei antolakuntza industrialean, garapen teknologikoan eta nazioartekotze estrategietan aholkularitza zerbitzua emango dien Adimen Ekonomikorako Zerbitzua martxan jartzea proposatu dute. Gehiago irakurri

 

Bizkaian ere ogasun eta finantza sistema justuagoa posible da

Kanpainaren baitan Galdakaoko kultur etxean Gipuzkoako Ogasun eta Fiskalitate Diputatu Helena Francoren eta Gipuzkoako Zerga Politika eta Finantza Zuzendari Itziar Minerren eskutik, Gipuzkoan azken legealdian fiskalitatean aplikatutako neurrietan oinarritutako hitzaldia ospatu dugu. Haiekin batera Galdakaoko EH Bilduren alkategai Bea Ilardia izan da, herri justuagoa, kohesionatuagoa eta solidarioagoa eraikitzeko hainbat neurri aurkeztu dituena. Gehiago irakurri

 

GIPUZKOA

RENFEren zerbitzuak Mugi txartelean txertatzeko aldarrikatu du EH Bilduk

Mugikortasunaren inguruan EH Bilduren ardatzak azaldu dituzte Jon Albizu Foru hauteskundeetan Donostialdeko EH Bilduren zerrendaburuak eta Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituren arloko foru diputatuak. Biek nabarmendu dute RENFE mugi txartelaren barruan sartzea dela ondorengo urteetarako erronka nagusia, eta horrekin batera, azken lau urteotan foru aldundiak izan duen ildoari eustea, garraio publikoa bultzatu eta hobetzearekin batera, bidegorrien sarea zabaltzea alegia. Gehiago irakurri

 

 

 

HERRIZ HERRI

Andrés Gallego, Extremaduran jaiotako arabarra, atzoko Gasteizko ekitaldian. PPren xenofobiaren aurrean pertsonen duintasuna zergatik defendatu behar dugun esaten digu. Zergatik den garrantzitsua batzuk besteen aurka jarri nahi dutenen aurrean altxatzea. Gasteizen migrarien aitortza ekitaldian esandako hitzak dira.



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile