Gaur arratsaldeko ekitaldi nagusia Gernikan egin dugu. Palestinako Nakba eguna oroituz hasi dugu ekitaldia; elkartasun mezua bidali dugu Palestinara, bidegabekerien eta giza eskubide faltaren ikurrak baitira biak, Gernika eta Palestina. Ekitaldian Josu Unanue Bizkaiko zerrendaburuak, Bego Landa Gernikako alkategaiak eta Pello Urizarrek hitz egin dute.

Josu Unanue izan da hitz egiten lehena, EAJren ereduari buruz hitz egin du Unanuek eta "merkatuaren legea, oihaneko legea" bezala definitu du. Hori ez da, ordea, posible den eredu bakarrak. EH Bildurena, orekan eta elkarlanean oinarritutakoa da, eskualdeetan errotuta. Bertokoa zaindu eta garatzen duen eredua. Hori da EAJren oihaneko legearen aurrean dagoena, Argazki eta titular elektoraletan oinarritutakoa da EAJren eredua, betetzen ez dituzten promesena eta iniziatiba gabekoa, ehun produktiboa sustatu beharrean multinazionalen zain gelditzen dena.



Urizarrek esan du EAJren kudeatzaile onaren mitoa erori dela jada. EAJren kudeaketak eragin txar ugari izan dituela aipatu du; "ez gara kasu isolatu bati buruz hitz egiten. Kultura bati buruz ari gara", zehaztu du Urizarrek. EAJren kudeaketan Hiriko,Bidegi,De Miguel,Karantza eta Super Surak baino ez daude, diru publikoaren xahuketa planifikatuak. Horregatik, Urizarrek salatu du EH Bilduren inguruan gezurretan aritu behar izaten duela EAJk, "arreta euren kudeaketatik aldentzeko".

Amaitzeko Bego Landa alkategaiaren txanda izan da. Galdera zuzena egin dio Landak Unai Rementeria EAJren diputatu nagusirako hautagaiari: "10.000 lanpostu sortuko dituela esaten ari da baina, non egon da ba orain arte??" Landak esan du ez dutela Gernikan lortutako aldaketan atzera egin nahi, ez dutela EAJren eredu zaharkitura itzuli nahi. Eskuin edo ezker egiteko bidegurutzean gaudela adierazi du alkategaiak, "eskuinean badakigu zer dagoen; autoritarismoa, pribatutasuna... eta ezkerrean aldiz publikotasun partehartzalea, elkarlana". Jarraitu irakurtzen.

Nekazaritzarako lurra babestu eta elikadura burujabetza sustatu nahi dugu



Gaur Lezoko Urrulloko eremuan izan gara, elikadura burujabezaren aldeko apustua berresten. Lur hauek orain dela urte batzuk Pasaiako kanpo kairako bide-sarrerak eraikitzeko erosi eta gero, legealdi honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak erreskatatu ditu gazteak nekazaritzan instalatzeko.

Euskal Herriko toki gehienetan ikus daitekeen PNVren ereduarekin lur emankorrenekin espekulatu egiten da, "pelotazoak" tarteko. Eta, gainera, AHT, Fracking edo goi tentsioko lineak bezalako "proiektu estrategiko"en aurrean nekazaritza lurra babes gabe geratzen da.

Hamarkada gehiegi daramatzagu gure nekazaritza iraunkorra suntsitzen dituzten politikak sufritzen. Politika hauen ondorioz bertako nekazaritza desagertzeko bidean jarri da eta elikagaiak negozio bihurtu dituzte. Horregatik, M24an nekazaritzaren alorrean ere bi ereduren artean aukeratu behar dugu: lurrarekin espekulatu eta elikagaiak negozio bihurtzen diguen eredua, edo elikadura burujabetzaren aldekoa; bertako beharrak asetzeko, herriz herri eta eskualdez eskualde nekazaritza irakunkorraren aldeko apustua egingo duena. Jarraitu irakurtzen.

Arraiz: "Badirudi Euskal Herriarekiko PP dela Pablo Iglesiasi agenda politikoa markatzen diona"



Elikagai burujabetza aipatu dute nire kideek. Guretzat funtsezkoa eta zein da elikagai burujabetzaren oinarria? Erabakitzeko eskubidea. Guk geuk, euskal herritarrok, erabaki nahi dugulako zer jaten dugun, nola ekoiztu behar den jaten duguna, baita jaten dugunak ingurumenean eta nekazal-gunean eduki beharreko ondorioak ere. Jarraitu irakurtzen

EGUNA IRUDITAN
 
ARABA

EH Bilduk elikadura burujabetza defendatu du Arespaldizako azokan

EH Bilduren ordezkariak Arespaldizako San Isidroko azokan egon dira gaur. Bertan, Arabako Ahaldun Nagusia izateko EH Bilduren hautagaiak elikadura burujabetza aldarrikatu du. "Gaur bezalako egun batean, EH Bilduren proiektuan elikadura burujabetza zutabe bat dela gogoratu nahi dugu. Hemengo herritarrak elikatuko dituen politika hemen erabaki nahi dugu", azpimarratu du Kike Fdez. De Pinedok. Gehiago irakurri

 

Nerea Martínez Cerrillo: “PP eta PNV eredu bera defendatzen dute; aldaketa, soilik EH Bilduren eskutik etorriko zaigu”

Nerea Martínez Cerrillo, Aiarako EH Bilduko zerrenda buruak hartu du hitza Artziniegan PNV eta PPren ereduarekin bukatzeko alternatiba bakarra EH Bildu dela aldarrikatzeko. "Errotik aldatu behar dugu gaurko sistema hori eta politika egiteko beste modu bat dagoela sinesten dugu EH Bildun" adierazi du Nereak. Gehiago irakurri

 

Kike Fdz. De Pinedo: "Guk Araba osorako proiektua dugu, behetik gora eraikita"

Urkabustaizen PNV eta PPren ereduarekin bukatzeko nahia agertu du Kike Fdz. De Pinedok, "Guk ez ditugu gauza gutxi batzuk aldatu nahi, eredua errotik aldatu nahi dugu."baieztatu du. Eredua eraldatzeko konpromiso sendoa agertu du Fdz. De Pinedok eta horretarako elkarlana sustatutzea dela garrantzitsuena azpimarratu du: "Eta ez bakarrik zazpi eskualdeetan, zortzi baitira gure eskualdeak, zortzi direlako gure kuadrillak, Trebiñu Araba delako". Gehiago irakurri

 

BIZKAIA

Euren harrobiaz ahaztuz, herriarekin inolako loturarik ez duten atzerriko jokalariak fitxatzen dituzte, hori da EAJk Bizkaian duen politika industriala

Sondikako Troquenor lantegiaren aurrean egin dute Bizkaiko goizeko ekimen politikoa. Sektore publikoa oinarrian izango duen industria-politika bultzatzeko asmoa erakutsi du Josu Unanuek. “1.000 milioi euroko inbertsio kutxa sortzea proposatzen dugu enpresa ertain eta txikiak finantziatzeko”adierazi du Unanuek. Gehiago irakurri

 

NAFARROA

Adolfo Araiz: "Erregimenak ahalbideratu du ustelkeria Nafarroan egitea"

Nafarroako Kutxan ardura izan duten 18 pertsona esanguratsuak ikertzen ari direla baloratu eta ustelkeriaren Kontrako Bulegoa aurkeztu du gaur goizeko agerraldian Adolfo Araizek."Gure ustez oso inportantea da nafar jendarteak jakin dezan Karlos III.eneko bulego ilunetan zer gertatu den, nafar guztion dirua nola bota duten eta arduradunak zeintzuk izan diren" adierazi du Araizek. Gehiago irakurri

 

GIPUZKOA

Xabier Olano: “Gipuzkoarrok asko dugu galtzeko EAJ-PSE-PPk irabazten badute”

Mezu argia zabaldu Bergaran Xabier Olano EH Bilduren Gipuzkoako hautagaiak: EH Bildurekin gipuzkoar guztiok gara garaile; EAJrekin, aldiz, aberatsenek, lobby ekonomiko eta mediatiko handienek, Munillak, Urkixok eta Adegik baino ez dute irabaziko. Eta, noski, baita PSEk eta PPk ere, ezkutuko paktuei esker, eta EAJri Foru Aldundia ematearen truk, zerbait jasoko dutelako". Horregatik eskatu die herritarrei, "hiru horien baturak baino boto bat gehiago" behar duela EH Bilduk: "eraikitzen ari garen Gipuzkoa berriak gehiengoaren babesa behar du, Gipuzkoako gobernagarritasuna dago jokoan. Gehiago irakurri

 

HERRIZ HERRI

Gero eta gehiago gustatzen zaizkigu auzo eta herrietatik iristen zaizkigun bideoak! Artista hutsak zarete!

Gernika-Lumoko SPOTa:



Irurako bideo zoragarria, zozketa eta guzti!



Larrabetzu, herri bizia:



Durangoko EH Bilduk bideo honetan azaltzen du udalak 8 etxe huts dituela:



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile