Gaur Gasteizko Europa Jauregian egin dugu Arabako ekitaldi nagusia. Bai, Europan, Marotok Rajoyrentzako kendu nahi zigun aretoan bertan. Ez zuen lortu ordea, gasteiztarrona izan da gaur Europa eta goraino bete dugu gainera! Irudi honen beldur da Maroto, aldaketa nahi duten herritarrez betetako Europa honen beldur da PP.



Pablo Isasi Amurrioko alkate ohiak hartu du hitza. Milaka izan dira urteetan zehar bestelako Araba baten alde lan izugarria egin duten hautetsiak eta esker ona adierazi nahi izan diegu guztiei. Pablo Gorostiaga Amurrioko alkate ohia izan da guztien artean bereziki omendutakoa, publikoa zutik jarri eta txalo zaparrada jaso du Gorostiagak. Jarraitu Irakurtzen

Goia eta Olanok Bidegi kasuan azalpenik eman gabe jarraitzen badute, Gipuzkoan kargu publiko izateko gaitasungabetuta daude

Goizean Pasaiako Badian izan gara, berau eraberritzeko planak aurkezten. Bertan Larraitz Ugartek Goia eta Markel Olanoren jarrera salatu du, BIDEGIko kasuen inguruan azalpenik ez dutelako ematen. "Goia eta Olanok Bidegi kasuan azalpenik eman gabe jarraitzen badute, Gipuzkoan kargu publiko izateko gaitasungabetuta daude".



Izan ere, guztira, 30 milioitik gorako ustezko irregulartasunez hitz egiten ari gara. "Egunez egun datu berriak ezagutzen ari gara eta planifikatuta eta kontzienteki egin den zerbaiten itxura gero eta argiagoa du" jarraitu du. Hainbat komunikabidek egoera ezkutatzen badute ere Ugartek gogora ekarri du "zantzu penalak baieztatuko balira, Gipuzkoak korrupzio liga handien tamainako eskandalu politikoa izango luke. Halere, Bidegik orduan zituen arduradun politikoak, Markel Olano eta Eneko Goia ziren". Bere aldetik Xabier Olanok Pasaiako badia biziberritzeko Plan Estrategikoa aurkeztu du. "Plana egingo dugu, inklusiboa eta parte-hartzailea izango den prozesu baten bidez". Jarraitu irakurtzen

EGUNA IRUDITAN
 
NAFARROA

Aldaketaren gobernuaren oinarriak adosteko gonbitea egin du Adolfo Araizek

Iruñeako ziutadelan, EH Bildu zerrendakide ezberdinez inguratuta, aldaketaren gobernuaren oinarriak zehaztu ditu Adolfo Araizek. EH Bilduko Nafarroako presidentegaiak gonbite zuzena luzatu die Gbai, IE eta Podemos-i aldaketaren Gobernuaren oinarriak lehenbailehen adosteko eta nafar jendarteari azaltzeko, “batzen gaituena lehenetsiko duen gobernua, aniztasunaren kudeaketa egokia eginen duen gobernua. Aniztasunetik aldaketa jarduera sendora garatuko duen gobernua, beraz, parte hartzen duten indarren gehiketa baino gehiago izanen dena. Kuoten eredua baztertuta, gobernu ardurak izanen dituzten pertsonak agenda eraldatzailearen arabera aukeratuko dira” Gehiago irakurri

 

Aldaketa Tafallatik Nafarroa osora

Ekitaldi berezia Tafallan egindakoa. Ereta frontoia txiki geratu da, Nafarroa erdikaldeko herri honek duen aldaketa nahia jasotzeko. "Nere herrian profeta izan nahi dut" adierazi du EH Bilduko presidentegaia den Adolfo Araiz Tafallarrak "aldaketarako ilusio eta indar hau hemendik Tafallatik, Iruñea, parlamentua eta Gobernuraino eramango ditugu".Gehiago irakurri

 

BIZKAIA

Josu Unanue: “EAJren garapen ereduak, azpiegitura handietan oinarritzen denak, ustelkeria errazten du”

Getxon egin den ekitaldian azpiegitura faraonikoetan oinarritzen den garapen ereduaren aurrean, EH Bilduk ekonomia errealaren aldeko apustu garbia egiten duela argi utzi du Josu Unanue Bizkaiko Diputatu Nagusirako hautagaiak. "Eskualdeetan, tokian tokiko errealitatean errotutako ehun produktiboa bultzatzeko neurriak hartuko ditugu"azaldu du Josuk.Gehiago irakurri

 

GIPUZKOA

Oskar Matute: "Eraldaketa soziala eta burujabetzaren bidetik, ezkerretik eta behetik gora eraiki beharreko Euskal Herria nahi dugu"

Andoainen Oskar Matute legebiltzarkidea izan da arratsaldeko ekitaldian. Fiskalitate ereduez eta Erabakitzeko Eskubideak duen garrantziaz hitz egin du."Herritarren borondatean oinarrituko den Euskal Herria eraiki nahi dugu." adierazi du.Gehiago irakurri

 

HERRIZ HERRI

 Zarauzko EH Bilduko lagunek egin duten bideo mundiala, Monty Python-en estiloan. Edozein herritarako balio lezakeen gidoiarekin...



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile