Kanpainako azken astean sartzen ari garen honetan herriz herri gure proposamenak helarazten jarraitu dugu. Baina guztion burua eta bihotza Gasteizko Harresian egon da, eta ez dira falta izan erreferentziak bertan bizitzen ari zenari. Hala izan da Donostiako Zuloaga Plazan egin dugun Gipuzkoako ekitaldi nagusian, non kolore laranjak guztia busti duen. Juan Karlos Izagirre izan da lehenengoa Gasteizera agur bero bat bidaltzen, eta hala jarraitu dute hitz egin duten guztiek.



Jendez lepo zegoen gaurkoan Zuloaga plaza, eguraldia zalantzan zegoenez instalatutako karpan ezin sartuta. Izagirrek "Donostian eredu berri bat" martxan jarri dugula aipatu du "eta emaitza hobeak lortu ditugu", gaineratu du. Lortutako guztia aipatu ondoren, aurrera begira aldaketa gauzatzeko botoak behar ditugula gogora ekarri du. Gari Berasaluzek irakurritako ipuin baten ostean Martin Garitano eta gobernu talde osoa igo da oholtzara. Momentu hunkigarriak bizi izan dira, euskal-makila eta erretratu bana eman zaizkienean. "EAJ, PSOE eta PP edozertarako prest daude: EH Bildu kaleratzeko, euren txantxulloen lekukorik egon ez dadin" esan du Garitanok. "Bi Olano daude, lehena geratuko den Olano lehena, eta hirugarren aldiz bigarren geratuko den Olano bigarrena", ironizatu du.

Xabier Olano oholtzara gonbidatu ostean zerrenda osatzen duten guztien izenean hautagaiak hitz egin du. "PSEren eta PPren eskutik helduta dator PNV. Betikoa egiteko, eliteen eta lobbyen agindutara gobernatzeko" esan du Xabier Olanok. Jokoan dagoenaz ohartarazi ostean "Gure ordez berriro ere gutxi batzuen zerbitzura jardungo duen gobernu bat jartzea Gipuzkoako atzerakoien lehentasuna" izan dela eta badela esan du. Irakurri Gipuzkoako ekitaldiari buruzko kronika berezia.

EGUNA IRUDITAN
 
NAFARROA

EH Bildu, Nafarroako Euskal Eskola Publikoaren alde

Sarrigurenen izan dira EH Bilduko hautagai eta kideak, urtero Sortzenek antolatzen duen jaian. "Hemen Sarrigurenen daukagu azken urteotan erregimenak irakaskuntza publikoarekin izan duen jarreraren eredua" azaldu du Adolfo Araizek, EH Bilduko presidentegaiak, "jaiotzetik txikia zen eskola eraiki zion Gobernuak, hazten ari zen herriari eta azken urteotan gurasoek egindako demanda eta eskakizunei muzin eginez, ez du berria eraiki nahi".Gehiago irakurri

 

BIZKAIA

Aniztasunaren bidean tresna bat ere izan nahi dugu, herrialde anitza nahi dugulako, aniztasunak herria aberasten duelako

Gaur, hauteskunde kanpainaren baitan, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko egunean EH Bildu-k aniztasunaren inguruko irakurketa egin du Bilboko Dorre kaleko Hirukigunean hain justu. Josu Unanue Bizkaiko diputatu nagusirako hatagaiak zein Natalia Gardeazabal Basauriko alkategaiak hitz egin dute bertan. Gehiago irakurri

 

ARABA

EH Bilduk proposatzen duen eraldaketa guztiongan izango du eragina

EH Bilduren bidez parte hartuko du Iruñea Okak Araban emango den aldaketa politikoan. Une honetan gizartea politikatik oso aldenduta dago baina EH Bilduk proposatzen duen eraldaketa guztiongan izango du eragina. Gutako bakoitzari eragiten digu, aldaketa nagusia erakundeak gizartearen zerbitzura jartzea izango baita, eta ez orain artean bezala, gutxi batzuen zerbitzura. Gehiago irakurri

 

Kike Fdez. De Pinedo: “Europatik indartsu atera gara eta Arabako aldaketa gautzateko EH Bildu indartsua behar dugu”

Gaur, arratsaldean Oion herrian egin den ekitaldian, Kike Fdez. De Pinedok, Arabako Diputatu Nagusirako hautagaiak, argi utzi du benetako aldaketa ez dela EAJren eskutik etorriko. Araba berria eraikitzeko Eh Bildu funtsezkoa dela azpimarratu du. "Azken lau urteotan 12 udalerritan gobernatu ditugu eta gauzak zeharo aldatu ditugu." esan du Pinedok.Gehiago irakurri

 

HERRIZ HERRI

Herriz herri bai... baina munduan zehar ere bai!

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile