Gaur Hauteskunde Kanpainako azken astean, erabakitzeko eskubidea intituzioetatik bultzetzearen garrantziaz hitz egiteko hitzordua genuen Donostiako Alderdi Ederren baina ezin izan dugu aipatu gabe utzi Gasteizko elkartasun eta konpromisoaren kontrako bortizkeria poliziala. Hasier Arraizek Ertzaintza eta  EAJ salatu ditu espainiar estatuaren estrategia errepresiboa garatzeko ezinbesteko tresna bilakatzen ari delako.

Hasier Arraiz: "EAJ eta Ertzaintzak PPren estrategiaren lan zikina egin dute gaur"



Eskubide demokratiko eta sozialak lehenetsiko dituzten gobernuak osatzeko herritarren babesa behar dugu



Gaur arratsaldeko ekitaldi nagusia Barakaldon egin dugu, urtetan zehar hamaika borrokaren bihotz izan den Ezkerraldean. Ekitaldian parte hartu dute Josu Unanue Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaiak, Jorge García Barakaldoko alkategaiak, Pello Urizarrek eta Maribi Ugarteburuk. Jarraitu irakurtzen.

Juan Karlos Izagirre: "Gure erakundeak erabakitzeko eskubidea bultzatzeko palanka izatea nahi dugu"



Ondoren Juan Karlos Izagirrek demokrazian sakondu eta herritarron nahiak eta beharrak asetzeko EH Bilduren asmoa zein den azaldu du: "Euskal Herriko instituzioak erabakitzeko eskubidearen aldeko palanka bihurtzea, arlo guztietako erabakiak hartzeko, jendarte justua izateko, euskara suspertzeko, kultura garatzeko, berdintasunaren bidean pauso sendoak emateko. Azken finean, euskal herritarron bizimodua hobetzeko. Gehiago irakurri

EGUNA IRUDITAN
 
NAFARROA

Auzolanaz zabalduko ditugu EH Bilduko papeletak Nafarroa osoan

Azken egunotan erronka berri bat dugu mahai gainean. Oztopoak izaten ari gara euskal herritar guztiengana iristeko, gure boto-txartelak etxe guztietara helarazteko.Beraz, herritarroi dei egiten diegu gaurtik aurrera auzolan honetan parte hartzeko. Bakoitzaren herrian eta auzoan antolatzen ari diren auzolanetan parte hartzea inportantea da.Oztopo guztiak jartzen zareten zuei berriro esanen dizuegu: oztopo guztien gainetik, EH Bilduren milaka bozak, aldaketaren milaka bozak, ikusiko dituzue.Gehiago irakurri

 

Adolfo Araiz Lesakan: "Benetako aldaketa bermatuko dugu, makillajerik gabe, B planik gabe!"

Bortzirietako xirimiriak ez zituen aldaketa nahiak gelditu eta Lesakako plaza bete egin zen EH Bilduko ekitaldian. Bertsotan iragarri zuzen Adolfo Araiz presidentegaia, igandean aldaketa etorriko dela kantatuz. Araizek azken esfortzua eskatutako zien bortziritako herritarrei, igandea bitartean ahalik eta bozka gehien biltzeko "igandean EH Bildu indartsua behar dugu, gu garelako aldaketa errealaren berma, benetazkoa, makillajerik gabe, B planik gabe!" adierazi zuen Adolfo Araizek, zentzu honetan Geroa Bairi zuzendu zion mezua Araizek, "oraindik PSNrekin aldaketa posible dela uste dute, historiak erakutsi digun moduan PSN ez da aldaketarako fidagarria!". Gehiago irakurri.

BIZKAIA

EH Bilduk Kutxabanken funtzio soziala aldarrikatu du eta 1.000 milioi euroko funtsa eratzea proposatu du, ekonomia suspertzeko

Gaur, hauteskunde kanpainaren baitan, Bilboko Burtsaren aurrean agertu dira Josu Unanue Bizkaiko diputatu nagusirako hatagaia eta Arantza Urkaregi Kutxabanken funtzio soziala aldarrikatzeko. "Kutxabanken izaera publikoa eta soziala bermatuz, Euskal Herriak behar duen euskal finantza-sistema publikoaren hazia" jarriko duela EH Bilduk, adierazi du Josuk.Gehiago irakurri

 

GIPUZKOA

Hartu-hitza ekitaldia Lasarten

Ehundaka herritar gerturatu dira, EH Bilduko hautagaiekin eta Ander Rodríguez Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politikako diputatuarekin batera, Lasarte-Oriako Hartu-hitza ekitaldira. Pablo Barrio, Lasarte-Oriako alkateak eta Ander Rodríguezeko bertaratutakoen galderei erantzun diete, Hartu-hitza deituriko ekimenaren baitan, zeinetan herritarrek hautagaiei galderak egiteko aukera duten.Gehiago irakurri

 

HERRIZ HERRI

Herrietako artista txiki-handien beste erakusgarri bat. Gaurkoan, Elorrio!



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile