Gaur ekitaldia egin dugu Durangon. "Oinguen bai" leloarekin hedatu den ilusioa Euskal Herri osora hedatzeko apostua egin du, bertatik, Dani Maeztu alkategaiak. Berarekin batera izan dira Meritxell Elgezabal barrutiko zerrendaburua eta Hasier Arraiz legebiltzarkidea.



"Gutxi batzuen onurarako eta herritar gehienek kalterako diren AHT eta fracking-a bezalako proiektu zentzugabeak geratzeko eta justizia sozialean oinarritutako gizarte eredu berria eraikitzeko gobernu eta esparru berriak irabaziko ditugu igandean." esan du Maeztuk. Hemen dituzue hitzartze guztiak.

Araban Trebiñu integratzeko egitateen bidean aurrera pausuak emateko unea da

Gaur goizean, Gasteizko Probintzia Plazan hutsik dagoen zutohialean Trebiñuko armarria jarri dugu. Trebiñuren integraziorako egitateen bidean aurrera egiteko unea dela aldarrikatu nahi izan du horrela EH Bilduk. Besteen orri txuriaren aurrean EH Bilduk Trebiñu Bidea duela gogoratu du.



Ildo horretan, EH Bilduren proposamenak bost ardatza ditu: "Bata, Trebiñuko biztanleak izango dira erabakiaren subjektuak. Bi, Estatuarekin konfrontazio demokratikoko ziklo bat abiatzea. Hiru, aldebakarreko integrazio mailakatuaren bidea abiatzea. Lau, Arabako eta Eusko Jaurlaritzako instituzioak egitateen bidea abiatzeko konpromisoa hartu behar dutela eta azkenik, prozesua bultzatuko duen mahai politiko, sozial eta sindikala sortzea", laburtu du gaur Arabako Ahaldun Nagusi izateko EH Bilduren hautagaiak. Kike Fdez. De Pinedorekin batera, Trebiñuko ordezkariak eta EH Bilduren zerrendakideak egon dira. Jarraitu irakurtzen.

EGUNA IRUDITAN
 
NAFARROA

Osasungintza publikoarekin, hezkuntza publikoarekin, politika sozialekin ez da jolasten

Zerbitzu publikoen defentsan, CIMAko ateen aurrean agertu da EH Bildu, "hemen aurrean klientelismo politikaren adibide argia dugu. Lurralde hauek Opusi oparitu zizkioten, bere interesen arabera nahi zuena egin ahal izateko" salatu du Adolfo Araiz presidentegaiak, "lurralde hauek babestu eta nafar guztion zerbitzuan jarri beharrean, Opusek eta Koplovitz bezalako pertsonaiek edota Banco Santanderrek berak erabiltzen dituzte. Klientelismo hutsa; Esparzak defendatzen duen erregimenaren ezaugarrietariko bat.Gehiago irakurri

 

Lizarran EH Bildu da benetazko aldaketa sakonaren bermea

Lizarrako frontoia bete egin zen Koldo Leoz alkategaia eta Adolfo Araiz presidentegaia txalotzeko.Publiko artean, eta txalo artean hartua, Carlos Garaikoetxea lehendakaria, Adolfo Araizi babesa emanez. EH Bilduko presidentegaiak argi hitz egin zuen Lizarran elkartutako 350 pertsonen aurrean "aldaketaren bermea gara, ez garelako saltzen, ez dugulako bulego itxietan negoziatzen" aderazi zuen Araizek "badirudi GeroaBai-k PSNrekin batera B plan bat baduela. Gehiago irakurri

 

BIZKAIA

EH Bilduk jauzia egingo du, aldaketa hiriguneetara ere iristea beharrezkoa delako

Gaur 10.000 biztanletik gorako hautagaiak bildu dira Bilbon; Bilbo, Erandio, Leioa, Getxo, Bermeo, Gernika, Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Mungia, Durango, Barakaldo, Sestao, Santurtzi eta Trapagarango ordezkariak.Herri eta hirietan aldaketa indartzera doazela azpimarratu dute. Aldaketak Bizkaiko hiriguneetara iritsi behar duela eta EH Bilduk bere konpromisoa adierazten duela kudeaketa eredu garden eta parte hartzailearekin, ustelkeri eta klientelismoarekin bukatzeko, herritarron diruarekin gutxi batzuei mesede egiten dien eredua alboratzeko eta erakundeak herritarron zerbitzura jartzeko.Gehiago irakurri

 

GIPUZKOA

Xabier Olano: "Ekonomia sustatzeko bi eredu ditugu Gipuzkoan, EH Bildurena eta ADEGIko eliteena"

Gipuzkoa, gaur egun, ekonomikoki oso indartsu dagoela nabarmendu du Arrasaten Xabier Olano Foru Aldundirako hautagaiak, batzuk urte hauetan EH Bildurekin "hondamendi ekonomikoa" zetorrela behin eta berriro iragarri arren, "orain dela lau urte baino hobeto eta inguruko beste herrialdeak baino indartsuago" Mikel Biain, Agurne Barruso eta Eneko Barnerena, hurrenez hurrenez, Oñati, Bergara eta Arrasateko EH Bilduren alkategaiekin batera eman duen prentsaurrekoan. Bere ustez, soilik enpresa handiei laguntzea baino egokiagoa da, EH Bilduren alternatiba: txiki eta ertainei ere laguntzea, besteak beste, berrikuntzan eta nazioarteratzen. Gehiago irakurri.

 

Pello Urizar: "Beste batzuek Kutxabank lagunen esku utzi duten bitartean, EH Bildukoek banku publikoaren alde lan egin dugu eta lan egiten jarraituko dugu"

Arratsaldean Elgoibarren egin den ekitaldian Pello Urizarrekin batera, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria, Garazi Mugertza Deba-Urola barrutiko hautagaia eta Jose Luis Ibarzabal Elgoibarko hautagaia izan ditugu hizlari. EHBilduren ereduaz hitz egin dute: "Gizarte hobea, justizia sozialean oinarritutakoa, libreagoa, bere buruaren jabe izango dena". Gehiago irakurri.

 

HERRIZ HERRI

Sekulako jendea daukagu EH Bildun. Sekulako gazteak. Sekulako diskurtsoak egiten dituzten gazteak. Adibidez, Oreretako Itziar Ostolaza:



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile