Laudion izan dugu gaurko ekitaldi nagusia. Bertan izan dira Laudioko alkategaia den Natxo Urkixo eta, berarekin batera, Arabako Ahaldun Nagusirako hautagaia den Kike Fdez. de Pinedo. Gainera Rebeka Ubera legebiltzarkideak hartu du hitza eta, hori gutxi balitz, Pablo Gorostiagak ere defendatu du EH Bilduk osatu duen proiektua: "ez da erreza, enbatei aurre egin beharko diogu, baina EH Bildurekin konprometitu beharko dugu eta parte hartu" esan du. 



Hona hemen ekitaldiaren laburpena eta Ubera eta Fdez. de Pinedoren hitzartzeak.

Pepe Mugica eta Lucia Topolanskyrekin herritarren gobernuari buruz hizketan

Euskal Herrian ditugu egunotan guretzako eredugarriak diren bi pertsona: Pepe Mugica eta Lucia Topolansky. Eredugarriak dira euren ibilbide guztiarengatik eta eredugarriak ere ordezkatzen dutenarengatik. Pepe Mugicak eta Lucia Topolanskyk herritarren gobernua ordezkatzen dute, herritarren mesedetan eta herritarren aginduetara.

Erreferentzia horien baitan jarduten du EH Bilduk. Gure jardun instituzionalaren oinarriak dira eta aurrerantzean ere izango dira eta erabakitzeko eskubidearen eta herrien burujabetzaren defentsa, krisiaren ondorio latzei aurre egitea eta murrizketa sozialik ez egitea, ustelkeria baztertzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea, kudeaketa eredu berri bat sortze bidean. Horixe da gure konpromisoa.



EGUNA IRUDITAN
 
BIZKAIA

Milaka bizkaitarren enplegu beharrarekin jokatuz, modu tranpatian erabiltzen du EAJ-k bere hauteskunde kanpaina

Europar Batasunak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Habidite enpresaren arteko hitzarmena ilegala dela berretsi ostean, EAJk diru publikoaz egiten duen erabilerari buruzko irakurketa egin dugu gaur goizean. Honekin batera, Asier Vega eta Joseba Gezuraga Bizkaiko hautagaiek eginiko agerraldian adierazitakoa.Gehiago irakurri

 

 

ARABA

Bertako merkataritza biziberrituko dituen 22 neurri ezarriko ditu EH Bildu Gasteizek

Udal Merkataritza plana abian jarriko du EH Bilduk Gasteizko udalerrian. Funtsean, betiko auzoko saltokiak biziberritzeko 22 neurriz osatutako plana da. Koalizioak oso argi dauka bertako merkataritzaren bizitza eta irudia berreskuratzea lehentasuna izan behar dela Udalarentzat.Gehiago irakurri

 

GIPUZKOA

Xabier Olano: "EH Bilduk jasotako boto bakoitza ustelkeria eta gobernu praktika txarren aurkako urratsa da"

Aurreko legealdietako jokabide irregular eta gobernatzeko era ekarri ditu gogora Xabier Olanok Azkoitian, Pello Urizar EAko buruarekin eta Urrategi Alberdi alkate eta karguan errepikatzeko EH Bilduren hautagaiarekin batera burutu duen ekitaldian. "EH Bilduk dakarren aldaketaren erakusleetako bat da Azkoitia. Aldaketa aurrera eramateko gaitasuna, ilusioa eta kemena izan du lan talde osoak".Gehiago irakurri

 

HERRIZ HERRI

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile