Kanpaina bukatzear dagoen honetan Donostiako ekitaldi nagusia egin dugu gaurkoan. Bertan izan dira Juan Karlos Izagirre eta Hasier Araiz, Donostia eta Gipuzkoako hainbat militante eta hautagaiez lagunduta eta luxuzuko gonbidatu batekin: Carlos Garaikoetxea lehendakaria. Arraizek PNVk PP eta PSOErekin egin nahi duen itunaz galdegin du: "Eta PNVk, zer hiri mota nahi du PSE eta PPren eskutik kendu nahi badio abertzale bati alkatetza?".

Hemen duzue ekitaldiaren laburpen bideoa:



Izagirrek irabaziko dugula ziurtatu du, "Donostia eraldatzen jarraitzeko, beharrezkoa da EH Bilduren boto-paper bat bera ere etxean ez gelditzea. Igandean, EH Bilduren boto-paperekin bete behar ditugu hautestontziak."  Hemen hitzartzeak.

PP kaleratu nahi duten guztiak elkartzeko unea da; EH Bilduren inguruan indarrak bildu behar ditugu

Kanpaina amaitzeko azken aurreko egun honetan Miren Larrionek, Gasteizko alkatetzarako hautagaiak, gogoratu du, azken aste hauetan are argiago geratu dela panorama politikoa. Horregatik, PP kaleratu nahi duten guztiak elkartzeko unea dela adierazi du Mirenek: "abertzale, ezkerrekoak eta egungo egoerarekin nazkatuta gauden guztiak elkartu behar gara. EH Bilduren inguruan indarrak bildu behar ditugu, PP kanporatzeko berme bakarra garelako."



Bestetik Belen Arrondo legebiltzarkideak, Confebaskek PP eta PNVren politika gudtzen duela eta, honen inguruko gogoeta egin du.Gehiago irakurri

EGUNA IRUDITAN
 
BIZKAIA

EAJk utzi dituen kontu zikinak depuratu ditu EH Bilduk

Lamiarango araztegiko langileekin bildu da gaur Josu Unanue eta hauteskunde kanpainan egoteaz gain legegintzaldi amaieran ere bagaudela gogoratu nahi izan du. Horrela, balantzea eginez, lau urte hauetan, hainbat udaletako tiraderetan aurkitu diren kontu arduragabe guztiak salatu dituztela adierazi du Josuk eta EAJ ren kudeaketa negargarriaz hitz egin du: "Bakion, Diman, Urduñan, Mañarian, Lemoan... Ilunkeriaren mapa Bizkaia osotik zabaldu da".Gehiago irakurri

 

 

NAFARROA

Euskararen egoera oxigenatzeko Normalizazio Plana eta ordenantza berria behar dira

Gaur goizean Sarasate pasealekuan burutu duten ekitaldian, Dabid Anaut eta Esther Korres Nafarroako Parlamenturako EH Bilduren hautagaiek azpimarratu dutenez, "orain arte UPNk zein PSNk aurrera eraman duten hizkuntza politika herritarron eskubideen urraketan oinarritu da".Zentzu horretan, adierazi dute EH Bilduk "euskararen estatus juridiko berria" bultzatuko duela, "euskara ofiziala izan dadin lurralde osoan".Gehiago irakurri

 

Ekitaldi beroa eta berezia Tuteran. Ilusioa, indarra eta Nafarroako Erriberan diren aurreiritzi eta bazterkeriaren contra egiteko gogo eta grina. Nafarroako hautagaia den Adolfo Araizek, tuterarrak animatu ditu "badakit zer den abertzale izatea Erribera bezalako zonalde batean, horrexegatik eskerrik asko hemen egoteagatik, eskerrik asko zuen eguneroko lan eta borrokagatik". Nafarroako hegoaldeko jendarteak aldaketa sakona ebhar duela azpimarratu du Araizek, "bazterkeriarekin bukatuko duen aldaketa, lehen eta bigarren mailako nafarrekin bukatuko duen aldaketa non edozein pertsona euskaraz bizi ahalko den Abizun, Noainen edo hemen bertan Tuteran, nahi izanez gero".GIPUZKOA

EH Bilduk haur pobreziari aurre egiteko urgentziazko neurriak adosteko deia egin du

EH Bilduk haur pobrezia Gipuzkoatik desagerrarazteko apustua egin du gaur. Horretarako, ezinbestekotzat jo du haur pobreziari aurre egiteko urgentziazko plan edo neurriak adostea instituzio ezberdinen artean. Euskal Autonomi Erkidegoko alderdien eta instituzioen arteko akordio bat bilatuko du familia eta, batez ere, seme-alaben babesa indartzeko hainbat neurrirekin. "Haur pobreziaren aurkako borrokak guztion lehentasuna izan behar du, ezin dugulako onartu gure lurraldean pobrezian bizi den ume bat bera ere egotea", adierazi du Xabier Olanok, Gipuzkoan Ahaldun nagusi izateko EH Bilduren hautagaiak.Gehiago irakurri

 

HERRIZ HERRI

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile