Ekitaldi beroa Labrit pilotalekuan, EH Bilduren kanpainari amaiera emateko. Ehunka nafar aldaketaren alde elkartu dira, hautagaiei azken bultzada emateko. Adolfo Araiz presidentegaiak eskerrak eman dizkie guztiei, baita kanpainan zehar inplikatu eta laguntza eman duten milaka herritarrei " Oztopo guztien gainetik urte luze hauetan egin duzuen lanagatik eta borrokagatik, erregimena kolokan dagoelako!!! Zorionak!!!​Zuek injustiziari aurre egin diozue eta behin baino gehiagotan erregimenaren ostikoak jaso dituzue. Hala ere, ozenki esan behar diegu Nafarroa gorria, berdea eta morea zutik dagoela eta orain haiek urduri badaude, 24an kezkatuta egoteko milaka arrazoi emango diegula".



Labriteko ekitaldia, lanpaina amiera festa bihurtu da, musika, kultura urbanoa, aldarrikapen feministak, aniztasun internazionala eta langileriak jadanik hasi duen aldaketaren bultzadarekin. Gehiago irakurri

Egiazko aldaketarako bide bakarra demokrazia zabaltzea eta demokrazian sakontzea da

Gaur, Bilbon egin dugun agerraldian Hego Euskal Herriko lau herrialdetatik etorritako EH Bilduko hautagai, hautetsi eta ordezkariak bildu dira Aitziber Ibaibarriaga eta Julen Mendozarekin batera, Euskal Herriko herritar guztien aurrean hartzen dugun konpromisoaren berri emateko asmoz.



Hemen Julen Mendozaren hitzartzea.

EGUNA IRUDITAN
 
GIPUZKOA

Juan Karlos Izagirre: “Turismoak marka guztiak hautsi ditu legealdi honetan”

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate eta alkategaiak turismoaren alorrean EH Bilduk Udalean eta Foru Aldundian egindako ahaleginak emaitza oso onak eman dituela nabarmendu du gaur eguerdian hiriburuko portuan koalizioko zenbait ordezkarik eman duten prentsaurrekoan: "Gipuzkoak eta Donostiak turisten marka guztiak hautsi dituzte 2013an eta 2014an. Egindako lanak bere emaitzak eman ditu eta esan dezakegu gaur egun modan gaudela. Gauzak ondo egiten ari gara". Ondoren Ainhoa Beolak azaldu du turismoan ere eredu desberdina bultzatzen duela EH Bilduk, "helburua turistak erakartzea baino turismoaren bitartez gure ekonomia eta hainbat sektore indartzea da".Gehiago irakurri

Xabier Olano: “Ezinbestekoa da aldaketaren bozka ez sakabanatzea”

Pozik nago kanpaina honetan egindakoarekin, harro inguruan dudan lan taldearekin eta herriz herri topatu ditudan militante nekaezinengatik. Orain burua altxatu, atzera begira jarri, eta izugarria da egin den lana, herriz herri egin diren ekitaldiak, irudimena landuz sare sozialetarako prestatu diren bideoak,... horregatik ezer baino lehen, zorionak; zorionak, horregatik bakarrik bada ere, jada irabazle sentitzen naiz. Irabazle gara!!.Gehiago irakurri

 

NAFARROA

 

 

ARABA

Larrion: "EH Bildu da PP Araba eta Gasteizeko instituzioetatik kanporatu dezakeen aukera bakarra da"

Hona energia honekin heldu bagara, ez dago geldituko gaituenik! AUPA ZUEK!!! Sekulako lana egin da azken aste hauetan, baina hori horrela izan da sekulako lana egin delako azken hilabete hauetan azaroan Gasteiz Berriaren proiektuari ekin genionetik. Eta hori horrela da ere, azken hamarkadetan sekulako lana egin delako gure Gasteiz, gure Araba, eraldatzeko. Benetan, aupa zuek! Zoriontzekoa da egin duguna azken aste, hilabete eta bai, hamarkada hauetan! Atzera begiratu bai, orain inoiz baino ziurrago aurrera begiratu nahi dugulako. Inoiz baino sendoago etorkizuna eraikitzeko unea heldu delako..Gehiago irakurri

PP kanporatu nahi duten pertsona guztiei azken bultzada eskatzen diegu, abertzalei, ezkerrekoei edo egungo egoerarekin nazkatuta daudenei

Kike Ddez. De Pinedok Okondoko ekitaldian hitz egin du: Azken egun honetan zuekin balantzea egiteko aprobetxatuko dut. Izan ere, gauza asko entzun behar izan ditugu azken 15 egun hauetan, irain asko bota dikiguzte eta beteko ez dituzten konpromiso ugari ere entzun behar izan ditugu. Baina segur aski mingarriena besteak gezurretan ibiltzen ikustea da. Dena den, azken eguneko jokaldiak, mezuak, irainaik eta gezurrak seinale ona izan daiteze. Urduri daudelako.Gehiago irakurri

 

HERRIZ HERRI

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile