Aramaion ere, Puntuz puntu dinamikaren baitan batzar irekiak egin dira gaur

Agurain berrian "hari gara" lelopean, bertako biztanle anitz elkartu dira gaur goizean Agurainen hasitako aldaketa prozesua sakontzen jarraitzeko helburuarekin. Zabalarte aretoan burututako batzar irekian aldaketa prozesuak etenik ez duela erakutsi dute Aguraingo bizilagunek. Horretarako Puntuz Puntu dinamika irekia abiatuko dute hurrengo hilabetetan Agurainek behar dituen aurrerapausoak erabakitzeko.

Ez da izan, baina, Araba berrian aritzeko elkartu diren bizilagun bakarrak. Aramaion ere batzar irekia burutu da. Aramaion goizean ibili dira azken urteen balantzea egiten eta zerrenda buruak zeintzuk izango diren erabakitzeko prozesua diseinatzen.

#ArabarrokGaraile