Bastidan burutuko den batzar irekian ahaldun nagusiko hautagaiarekin batera herriko arazoak landuko dira

Kike Fernandez de Pinedok ostiralean Bastida herrian izango da, arratsaldeko 19.00etan Kultur Etxean burutuko den batzar irekian. Bertan, EH Bilduk eztabaida irekia proposatzen du, Bastida berri bat sortze bidean, "herritik eta herriarentzat izango dena". Horretarako, ahaldun nagusi izateko hautagaia den Fernandez de Pinedok Arabar Errioxara joango da, kuadrila hori oso ondo ezagutzen badu ere, bertako arazo eta kezkak lehen pertsonan jasotzeko.

Bastida herriari dagokionez, galzorian dagoen herria da. Azken lau urteotan PP-k aurrera eramandako politikek zerikusi zuzena dute egoera honetan; besteak beste, bideragarriak ez diren proiektuetan egindako inbertsioak, udalerriko instalazioen kudeaketa eskasa (garestiegiak eta itxita egon dira), udaletxeko langileen hautaketa alderdikoiak, gasaren arazoak edota herritar parte hartze murritza. Honen aurrean, Bastida berria josteko lanari ekingo diote. "Araba berria bidean da, horretarako aldaketa behetik gora, txoko guztietatik abiatu behar dugu. Ostiralean, asko hitz egin baino, entzutera joango naiz", adierazi du Fernandez de Pinedok.

#ArabarrokGaraile