Bilbon auzorik auzo hauteskunde prozesua hasi dugu

Bilboko EH Bilduk atzo, hilaren 11n, abiatu zuen auzorik auzoko hauteskunde prozesua, Indautxuko Kirruli kultur elkartean egin zen lehen batzar irekiarekin. Auzoetatik hirigunerainoko Bilbo sortzea helburu, nahitaezkoa da auzo bakoitzaren beharrak zein diren aztertzea eta horiei gaina hartzeko proposamenak lantzea, modu ireki eta parte hartzailean. Hartarako, datozen asteetan EH Bilduren lehendabiziko batzar irekiak egingo dira Bilboko zenbait auzoetan. Indautxukoari Zorrotzakoak segituko dio. Azken hau, auzo etxean ospatuko da abenduaren 17an 19:30ean. Urte berriarekin batera izango dira Alde Zaharrekoa (urtarrilaren 14an, 19:00etan, La Bolsan), Santutxukoa (urtarrilaren 14an, auzo etxean, 19:30ean), San Frantzisko eta Zabalakoa (urtarrilaren 15ean, auzo etxean, 19:30ean).


Bakion herri programa lantzeko diagnostikoak martxan dira

Bakioko EH Bildutik Herri Programa herritarrekin batera diseinatzeko prozesua jarri dute martxan, parte-hartzean oinarrituko den prozesu bat. Prozesu hau integrala izan dadin, herriaren garapenarekin zerikusia duten arlo guztiak zerrendatu eta talde desberdinetan multzokatu ditugu, gure herriaren garapena bere osotasunean eztabaidatzeko aukera izango dugularik. Urriaren 23an Bakio eraikiz-Ingurumena eta urriaren 24an Bakio bizi-Kultura arloen diagnostikoak landu ziren eta urriaren 28an hirigintza landu zuten. Lana dago egiteko baina Bakion Hari Gara!

Basaurin laurogei pertsona bildu dira udal hauteskundeen gaineko asanbladan

Laurogei pertsona bildu ziren Ibaigane Kultur Etxeko sarrera-aretoan EH Bilduren asanblada irekian joan zen azaroaren 21ean. Asanblada horren helburuak honakoak izan ziren: 2011-2014 legegintzaldiaren balantzea egitea, 2015eko hauteskundeei begira udal programa osaketaren prozesu parte-hartzailearen eta hautagaien zerrendak osatzeko eman beharreko urratsen berri ematea.

Elorrio "Gauzak beste era batera" egitea posible dela erakusteko jardunaldiak

Beste herri batzuetako esperientziak ezagutu, horietatik ikasi eta ideia berriak jasotzea izan da helburua. Esperientzia horien bidez, herritarrei "gauzak beste era batera" egitea posible dela erakutsi gura diegu EH Bildukoek: "Herrigintza beste modu batera egitea errealitatea da, ez utopia".

Azaroaren 18an, burutu zen lehenengo jardunaldia. Inaxio Azkarraga-Urizar Arrasateko alkateak eta Aldundirako koalizioaren hautagai den Josu Unanuek egingo dute berba, sozioekonomia eta zerbitzu sozialen inguruan. Bigarren jardunaldia azaroaren 26an ospatu zen. Turismoa izan zen gai nagusi, eta Kristina Sierra teknikariak Elorrioko turismoaz duen ikuspegia azaldu zuen. Jon Maia bertsolaria eta Mikel Biain Oñatiko alkatea ere bertan izan ziren haien ikuspuntua partekatzeko. Azkeneko berbaldia abenduaren 2an izan zen, eta Juan Karlos Izagirre Donostiko alkatea hiri ereduaz eta partaidetzaz aritu zen.

Galdakaon martxan dago Puntuz Puntu parte hartze prozesua

Galdakaoko EH Bilduk, datorren urteko udal hauteskundeen harira, hausnarketa herritarrei zabaltzeko asmoz, galdetegi hau betetzera gonbidatu zituen bere herritarrak. Bertan biztanleen partaidetza sustatzeaz haratago, zerrendak eta udal programa denon artean egitea bilatzen zen. Astebetez, herriko jendeak bere iritzia eta hausnarketa egiteko aukera izan zuen.

Getxon elkarte eta eragile sozialekin

Getxon elkarte eta eragile sozialekin elkartzen hasi da EH Bildu euren ekarpenak jaso eta udal programa egiten hasteko.

Getxoko EH Bildu Udal Taldeak, kultura, kirol, gazte elkarte eta eragile sozialekin kontaktu eta bilera erronda bat hasi du udal programa zirriborroa eztabaidatu eta hobetzeko. EH Bilduk udalerriko bizilagunen ekarpenak eta talde ezberdinen proposamenak jaso eta integratzen dituen programa bat egin nahi du. Eztabaidatzeko programa zirriborroa laster izango da interneten erabilgarri, baina bitartean eragile ezberdinei bidali diegu, euren iritzia ezagutzeko eta bilerak emankorrak izan daitezen.

Larrabetzuko herri batzarra martxan #harigara

Azaroaren 27an, Larrabetzun EH Bilduren herri batzarra ospatu zen. Bertaratu ziren 45 lagunak lan taldeen banatu ziren pertsona guztien parte-hartzea bermatzeko helburuarekin; eta lortu ere. Ordu beteko saioan, talde bakoitzak bere balorazioak egin eta datorren legealdian landu beharreko ildo nagusiak planteatu zituen. Bestaldetik, zerrendatarako proposamena jaso eta azkenik, HERRI PROGRAMA martxan jartzeko lan taldeen arduradunak eta partaideak izendatu ziren.


Leioako Herri Topaketak, arrakasta handiko lan saioak

Azaroaren bukaeran amaitu ziren Herri Topaketak eta Leioa Berria eraikitzeko gogotsu lan egiteko bultzada ezin hobea suposatu dute. Lau saio desberdin burutu ditugu, egunez egun gai desberdinen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko aukera izan dugularik. Ehun leioaztarretik gora aritu gara herriko egoeraren gainean iritzi, beharrizan eta proposamenen desberdinen inguruan hitz egiten, betiere saio desberdinetan parte hartzeko aukera paregabea izanik bertaratutakoek.


Sestaon hari gara

Hurrengo abenduak 18 Sestaoko EH Bilduk batzar irekia egingo du herriko udal liburutegian 19:30etatik aurrera. Animatu eta izan EH Bilduren hari! Inkesta: http://sestao.ehbildu.eus/inkesta-sestaon-hari-gara/

Ondarroa



#BizkaitarrokGaraile