Hona hemen adibide batzuk:

Azpeitia



Ibarra

Ibarran hauteskunde lantaldeak inkesta bat atera du herriko eragile eta norbanakoekin konpartitu eta ekarpenak jasotzeko asmoz. Orain hasi gara jendearekin hitz egiten eta inkesta konpartitzen, urtarrila erdi edo bukaerarako erronda amaituta izango dugulakoan gaude. Aldizkari berria ere martxan jarriko da eguberriak aurretik lehenengo aldiz EH Bildutik, eta hiruhilabetez behin aterako dena: udaletxeko gaiak, egindako lanak etab, argitaratuko dituena. Alkate eta zinegotziekin erronda bukatzear gaude, datorren astean amaituko dugu eta euren balorazioa jaso dugu; balorazioa eta etorkizunerako prestutasuna ere galdegin diegu.

Zestoa

Bergara

Pasaia



Anoeta

Oraingoz ideia eta iradokizunak biltzen ari gara, abenduaren erdira arte horretan ariko gara. Hautetsiekin bildu ginen, kontseiluarekin ere bai, oinarri sozialari batzar batean eta emailez zuzendu gatzaizkio, eta azken asteetan bilera informalak egiten ari gara zenbait herritar-talderekin: gurasoak, gaztetxoak, gazteak, etorkinak, jubilatuak... Talde heterogeneoak biltzen saiatu gara, eta behar adina bilera egingo dugu. Bide horietatik guztietatik jasotako ideiak, oharrak edo kritikak bateratzea izango da hurrengo pausoa. Abenduaren erdian hasiko gara horretan hauteskunde-taldean. Gure asmoa, ideia horietatik abiatu eta urtarrilean programaren lehenengo zirriborroa izatea da.

Tolosa

Tolosako EH BILDUko alkategaiaren aurkezpena:



Lasarte- Oria

Orain arte egindakoa:

  • Prozesuaren aurkezpena plaza irekian (Urriak 22an)
  • Udal inkestatik,  auzoz-auzoko prozesutik eta zinegotzien balorazioa jaso da
  • Inkesta herrikoia balorazioa jasotzeko eta kontaktuak egiteko
  • Aldizkaria kaleratu dugu 

Ondoren egitekoak:

  • Arlokako diagnosia. 3 pausotan: Zinegotziek fitxa bete, lan-taldean osatu eta azkenik plaza irekian borobildu.
  • Balorazioa aurkeztu eta diagnostikoa lantzeko plaza irekia. Urtarrilak 28
  • Inkesta herrikoia programarako ekarpenak eta hautagaien izen abizenak jasotzeko. Urtarrilak 28an banatu eta otsailak 6an emaitzak jaso

Zegama

Azaroaren 6an hauteskunde lanketa prozesuaren aurkezpen-batzarra egin genuen; bertara proposamen bat eraman genuen eta herri-programara eramango ditugun gaiak lantzeko bilera egutegi bat osatu. Bost bilera egin ditugu, gaiak sakon aztertzeko. Guztia jasotakoan, urtarrilean batzar bat egingo dugu. Atera diren ideia guztiak egingarriak diren aztertu eta batzar horretara eramango dugu, erabakiak hartzeko.

Irun

Orexa

Urri bukaeran, deialdia etxe guztietara zabalduz, batzar bat egin genuen hauteskundetarako Herri Programa osatu ahal izateko galdetegi bat prestatzeko asmoarekin. Galdetegiarekin batera herriko zentsoa ere pasa zen herritarrek udal talderako proposamenak eman zitzaten (5 gehienez,udal taldeko zinegotzi kopurua). 94 galdetegi banatu ziren eta 32 jaso dira bueltan (%34a)Azaro hasieratik 30 arte utzi genuen epe bezela herritarrek beraien galdetegiak bete eta hautestontzian bota zezaten.Abenduaren 12an batzar baterako gonbidapenak pasa genituen etxez-etxe galdetegian lortutako emaitzak erakusteko asmoarekin. Emaitza hauekin eta banatutako fitxen laguntzarekin herri programa osatuko dugu ondoren. Urtea bukatzerako herri programa eta zerrenda osatu nahi ditugu.

Urnieta

Villabona

Lanketa hiru taldetan dugu banatua: Komunikazioa, herri programarako taldea eta hautetsien taldea.

  • Herri programarako taldea astero biltzen da, sailez sail egindako diagnosi eta proiektuetatik abiatuta. Proposamen hori zehaztean, berriz ere militante guztiei helaraziko zaie proposamenak egiteko. Gero, eragileei aurkeztea ere bada asmoa, aurrez aurrekoetan euren iritziak jaso eta gure proiektuak azaltzeko.
  • Hautetsi taldea: Inkestetan jasotako izen guztiekin hitz egiteko konpromisoa hartu zuen talde honek eta horretan dabil, buru-belarri.
  • Komunikazioa: Paralelo ari gara lanean. Bi lantaldeei behar dutena lotzen joateaz gain hautetsien aurkezpena nola egin, batzarrak nola antolatu... ari gara lotzen.

Errenteria – Orereta

Segura

#GipuzkoarrokGaraile