EH Bildu Barañain taldeak alkatetza lortzea xede duen hautagaitza aurkeztu du, eremu ezberdinetan erreferente diren pertsonek osatzen dutena

Egungo zinegotzi Oihaneder Indakoetxea izanen da EH Bilduren hautagaia Barañaingo udaletxeko alkatetzarako. Hala erabaki dute koalizioak gaur arratsaldean herriko Kultur etxean burutu duen herri batzarrean. Hautagaiarekin batera, EH Bildu Barañain taldea osatuko duten pertsonak aurkeztu dira: Iñaki Lopez Zubikarai, Consuelo de Goñi, Ainhoa Oyaga, Txutxin Iraizoz eta Alberto Lopez.



Aldaketa garaiak datoz Euskal Herrira. Espainiako Estatuak krisi orokorra bizi du. Francoren erregimenetik eratorritako sistema eta eredu osoa dago kolokan, desegite prozesuan dago, eta EHBildutik ez dugu dudarik orain dela momentua Espainiarekin lotzen gaituzten kateak apurtu, eta euskal herritarrok gure etorkizunaren jabe egingo gaituen bidea egiten hasteko. Euskal Estatua eraikitzeko bidea egiten hasteko. Euskal bidea, alegia.

Eta bide hori egiteko tresna erabakitzeko eskubidea dugu. Euskal herritarrok gure buruaren jabe izateko lanabesa da erabakitzeko eskubidea, lanabes demokratikoa arlo eta eremu guztietan erabiltzeko. Erabakiak elkar kateatuz osatuko baitugu Euskal bidea, erabakiz erabaki.

Osasungintzari buruz egin den lehen gune ibiltarian, Bakartxo Ruizek nabarmendu du osasuna eskubide bat dela eta ez negozioa egiteko aukera eta adierazi du beharrezkoa dela sistema publikoa indartzea politika pribatizatzaileen aurrean.



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile