Gipuzkoako Programaren bigarren bilera egin du gaur EH Bilduk Eibarren, parte hartze politikei buruzkoa

Gaur eguerdian Eibarren, Gipuzkoako EH Bilduk parte-hartzeari buruzko mintegia egin du. Bilera hau, Gipuzkoako Foru hauteskundeetarako EH Bilduren programa herritarrekin elaboratzeko prestatu dugun prozesuan kokatzen da. Aurreko astean Beasain euskara jorratu genuen, eta datorren asteazkenean Azpeitian Elikadura Burujabetzaren alorrean sektoreko eragileek eta herritarrek orokorrean dituzten kezkak eta ekarpenak entzungo ditugu.

Gasteizen egin dugu gaur arratsaldean ekitaldi nagusia; aniztasunari, integrazioari eta elkarbizitzari eskainitako ekitaldia. Juan Ibarrondok eman dio hasiera, bere poema bat errezitatuz. Miren Larrion Gasteizko alkategaiak eta Hasier Arraizek hitz egin dute ondoren, Gasteizera eta Euskal Herrira lanera eta etorkizun hobe baten bila etorritako guztiei eskerrak emanez, eta aniztasunean oinarritutako elkarbizitza aldarrikatuz. Tartean Askoa Etxebarrieta La Pulgaren dantza flamenkoa ikusteko aukera izan dugu, eta amaiera gisa Andrés Gallego Extremaduratik etorritako gasteiztarrak hartu du hitza.



Gaur arratsaldean Bizkaiko Basaurin egin dugu ekitaldi nagusia. Bertan izan dira Josu Unanue Bizkaiko zerrendaburua, Natalia Gardeazabal Basauriko alkategaia eta Oskar Matute.



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile