"Maroto bezalako alkate bat ez dugu merezi", esan du Miren Larrionek, Gasteizko Udalerako EH Bilduren zerrendaburuak.

Lehenengo aldiz Araban gobernu ezkertiarra eta abertzalea "posiblea" dela azpimarratu du EH Bilduk Biltzar Nagusietarako eta Gasteizko Udalerako zerrendaburuen aurkezpenean. Egun Gasteizko Udaletxeko bozeramailea den Kike Fernandez de Pinedo izango da Ahaldun Nagusirako hautagaia. Bestalde, Miren Larrion, Unibertsitateko irakaslea eta LOMCEren aurkako plataformakidea, izango da Gasteizko zerrendaburua.



Ikasturte osoa hauteskunde aurreko zikloa izango dela badakigu. EH Bildu osatzen dugun ezkerreko soberanista eta independentistok proiektua ezagutzera emateko eta bultzatzeko aukera bezala planteatu dugu zikloa.



Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile