Eibarren ospatu dugu gaur kanpainako ekitaldi nagusia. Bertan parte hartu dute Igone Lamarain Eibarko alkategaiak, Xabier Olano Gipuzkoako zerrendaburuak eta Rebeka Uberak.

Olanok ohartarazi du batzuk edozein preziotan eta edonorekin akordioak egiteko prest daudela, helburu bakarrarekin: ditu publikoa sakeatzea. Horien aurrean EH Bilduko kideak gardentasun eta zintzotasunaren eredu direla aldarrikatu du. "Eta inor ez dadila 'isiltasunaren legea' ezartzen saiatu, ez gaituztelako isilduko", gaineratu du Olanok.



Kanpainako lehen igandea, Herri Urrats Senperen eta EH Bilduk hainbat zita eguerdian, hasi besterik egin ez den kanpaina honekin jarraitzeko. Gaurko zita nagusia Agurainen dugu, Arabako Lautadan. Baina badira bestelakoak, Zangozan egin den ekitaldia kasu, edo herriz herri antolatutako ekimen txiki guztiak. Oraindik Anaitasuna eta Areatzako ajearekin ekin diogu gaurko egunari, beraz.



NAFARROA

Adolfo Araiz: "EH Bildu Nafarroako gizarteak eskatzen duen aldaketa sakonaren bermea da, makillajerik gabe, erdibideko aldaketarik gabe!"

Larunbata honetan EH Bilduk Nafarroaren ekitaldi nagusia egin dugu Iruñeko Anaitasunan. Ekitaldiak hiru hitzartze ezberdin, bideo batzuk eta antzerki zati bat izan ditu. Ekitaldia hastkeo hainbat gaztek pantaila ikustea ekiditen zuen leiho handi bat ireki dute, bertan Nafarroako egoeraren inguruko bideo bat ikusten zelarik. Honen ostean Garazi Labianok esan du "Leihoak irekitzeko ordua" dela, "Nafarroari kiratsa dariolako, itxiaren kiratsa ustelkeriaren kiratsa". Egoeraren inguruko hitzartzea bukatu ostean nafarroako hainbat gaztek egindako lightpainting bidearen lehen ikustaldi publikoa egin da.

Ondoren udal hauteskundetarako zerrendaburuak igo dira eskenatokira. Astrainen valsaren doinuarekin batera igo eta gero Iruñeko alkategaia den Joseba Asironek hitz egin du: "Mayari esaten diogu Iruñea ez dela bere kortijoa, bera ez dela nor hau edo beste baimentzeko. Hiritarrak baitira hiri hau nork gobernatuko duen erabakiko dutenak eta hiritarrek argi dute: Erregimenaren aroa bukatu da! Maiatzaren 24ean lortuko dugu!"

Bideo batzuk gehiago ikusi ostean, eta alfonbren azpian izkutatzen duten guztia erakusten zuen antzerki baten ostean Adolfo Araizen txanda izan da. Nafarroako beste hautagai batzuen laguntzarekin esan du "EH Bildu Nafarroako gizarteak eskatzen duen aldaketa sakonaren bermea" dela, "makillajerik gabe, erdibideko aldaketarik gabe". Hainbatetan "UPN kanpora!" oihuekin etena izan den diskurtso batean Araizek honela jarraitu du: "Hiritarrok dugu hitza, gizarteak du erabakia! Aldaketaren Gobernuak ezingo da, erregimenak egin duen bezala, gizarteari bizkarra ematen aritu! Uneoro eman beharko ditu erantzunak, azalpenak gizartearen aurrean. Zentsura mozio herritarra proposatzen du EH Bilduk, herriak gobernuak erabakitzen baditu... honek ez badu esandakoa betetzen... herriak gobernu aldaketa lortu ahal izateko." Gehiago irakurri

BIZKAIA

Bilboko Areatzan ospatu dugu Bizkaiko kanpainaren ekitaldi nagusia. Areatza oso leku berezia da EH Bildurentzat, orain 4 urte hor bertan izan baikenuen Bilduren legeztapenaren berri. Duela lau urte ehundaka pertsonek bete genuen Areatza ilusio, indar, eta pozez. Gaur erakutsi dugu lau urte hauetan ez dugula poz eta indar hura galdu, alderantziz, herriz herri gorpuzten joan den ilusioa nabaria dela Bizkaian.



Oskar Matute izan da hitz egiten lehena. Aste honetan atxilotutako gazteetaz oroitzen ekin dio Matutek hitzartzeari. EH Bildu, gehiengo sozialen interesak eta eskubideak babesten dituen indarra dela azpimarratu du Matutek, eta jendeak hori badakiela, "Haien artean egon garelako denbora guzti honetan: etxegabetzeak geldiarazteko, lan eskubideak aldarrikatzeko, emakumeek beren gorputzaren jabe direla oihukatzeko eta pertsona guztion eskubide guztiak exijitzeko." Honi buruz gehiago irakurtzeko, hemen duzu ekitaldiari buruz idatzi dugun kronika.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile