Gaur arratsaldeko kanpaina ekitaldian Gipuzkoako Tolosa herrian izan gara. Hasier Arraiz, Xabier Olano Gipuzkoako hautagaiak eta Ibai Iriarte Tolosako alkate eta alkategaiak hitz egin dute.

EH Bilduren botoa gaur egun Euskal Herri osoan Erabakitzeko Eskubidea gauzatzeko berme bakarra dela esan du Arraizek, Euskal Herrian aldaketa politikoak izen horixe daukalako: Erabakitzeko Eskubidea.



Elkarrizketa egin diote Miren Larrion Gasteizko alkategaiari Berria egunkarian:

Denbora gutxian Gasteizko politikagintzan ezaguna egin da Miren Larrion (Legazpi, Gipuzkoa, 1969). Udal hauteskundeetan lortutako emaitza bikainen ostean, Gasteizko udalean gobernu alternatiboa lortzeko prozesuaren gidaritza hartu du EH Bilduren alkategaiak. Aldaketarako behar diren hamalau botoak lortzeko lanean dabil, buru-belarri.

ETBko Azpimarra saioan, hauteskunde ondorengo hausnarketa zabala egiteko aukera izan du Hasier Arraizek. Bertan, Nafarroan ematen hasi den aldaketaz hitz egin du eta berau, batez ere herrietatik gauzatzen hasi dela adierazi. Segidan, EAE-ko egoera ere aztertu du, bertan ematen ari diren akordioen inguruan iritzia emanez.

Herriak

Feed-a ez da bilatu.

#HerritarrokGaraile